Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Huntza, Ruper Ordorika, Mocker´s eta Nevadahk kontzetuak emango dituzte San Trokazetan

Mockers’s eta Nevadah talde durangarrek eta Raimundo el Canastero nafarren kontzertuak egongo dira zapatuan.

Abadiñoko Zelaieta auzoan barikuan hasiko diren San Trokaz jaietan musika kontzertuak izango badira ardatz nagusia, kirola, folklorea, kale animazioa eta herriko bazkariak ez dira faltako maiatzaren 21era bitartean izango diren ospakizunetan.

San Trokaz jaiak, barikuan, 19:00etan, abiatuko dira Gerbasek txistulariek lagunduta egingo duen kalejirarekin eta San Trokaz plazan egingo den dantza ekitaldiarekin. 21:30ean hasita, Deabru Beltzak konpainiak ‘Su Danborrak’ kale-ikuskizuna eskainiko du Azokan, zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartuz.

Zapatuan ‘Gazte Eguna’ ospatuko dute, ume eta gazteentzako jarduera ugarirekin, eta goizean zehar ‘Emozio parkea’ jarriko da frontoian, herri bazkaria eta jolasak egongo dira Azokan, eta eguerdian kalejira egingo du Muñatones otxoteak. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, Broken Brothers Brass taldea izango da kalejira egingo duena.

Egunean zehar txirrindularitza lasterketa eta Tornosolo trinketean jokatuko den San Trokaz pilota txapelketa ere izango dira. 21:30etik aurrera Raimundo el Canastero nafarren, eta Mocker´s eta Nevadah talde durangarren kontzertuak egongo da Txanporta plazan.

Mugikortasun segurua bultzatzeko, udalerriko gazteentzat batez ere, udalak gaueko  autobus zerbitzua eskainiko du zapatuan Muntsaratz eta Traña-Matiena artean, 22:00etatik 3:30era.

Domekako ekitaldiak, Abadiñoko emakume artisau–sortzaileak elkarteak antolatutako Artisautza azokarekin abiatuko dira. 17:30ean, Azokan, familiei zuzendutako ‘Petitxou’ ikuskizuna eskainiko da, eta 19:00etan Herri Maite akordeoi  taldearekin, kontzertua emango du San Trokaz elizan.

Astelehenean ospatuko den San Trokaz eguneko ekitaldiak, ezpatadantzariek eta iruleek plazan eskainiko duten emanaldiarekin hasiko da. Arratsaldean berriz, erromeria egongo da Trikizio taldearekin Txanporta plazan.

Ruper Ordorika 19an

Hurrengo barikuan, maiatzaren 19an, emango diote jarraipena ospakizunei. Txanporta plazan diskofesta egongo da, Tornosolo trinketean 22 urtez azpikoentzako eskuz  binakako pilota partiduak jokatuko dira, eta 22:00etan, probalekuan, Ruper Ordorikaren kontzertua egongo da. Sarrera librea izango da, baina gonbidapenak jaso  beharko dira Mediatekan.

Zapatuan, 12:30ean, Euskal Ezkontzaren antzezpena egingo dute trikitilariek eta erraldoiek lagunduta San Trokaz  plazan, eta jarraian ohiko herri bazkaria hasiko da. Arratsaldean, Julivertek eskainitako kontzertua egongo da 18:30ean Txanporta plazan, eta 21:30ean Huntza arituko dira. Amaitzeko, Dj Bullen saioa egongo da.

Aurtengo San Trokaz jaiak maiatzaren 21ean amaituko dira, Azokan egingo diren jolas  tradizionalekin eta gazteen herri kirolekin. 18:00etan kalejira eta alardea egongo dira Txanporta plazan, umeentzako Talde Batuak taldearekin, eta ondoren txokolate-jana egingo da. 20:00etan San Trokaz jaien amaiera etorriko da Gerbasen agurrarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados