Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko arlo garrantzitsua da futbola”

“Futbola Oinarritik Euskaraz” egitasmoa sustatuko du berriro ere Durangoko Mankomunitateak. Itzarri Consulting enpresako Koikili Lertxundiren eskutik eta Berbaro Elkartearen laguntzarekin, Durangaldeko futbol entrenatzaileak euskaraz entrenatzeko trebakuntza jasotzea da gaur aurkeztu duten proiektuaren helburua.

Oskar Zarrabeitia, Mankomunitateko presidenteak adierazi duenez, “kirol arrakastatsu honetan gaztelania da gehien erabiltzen den hizkuntza”. Izan ere, askotan, entrenatzaileak euskaldunak izan arren, arazoak izaten dituzte arlo teknikoetan euskaraz aritzeko.
Egoera honi buelta emateko eta behar horri erantzuteko asmoz eskainiko dira ikastaro hauek. “Hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko arlo garrantzitsua da futbola, haur asko aritzen baitira kirol honetan”, aurreratu dute Mankomunitatetik.

Aurten guztira, bi talde desberdinetan 32 gazte daude ekintza desberdinetan parte hartzen. Iaz, ordea, 14 gazte parte hartu zuten. Partaideak Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza eta Zaldibarko herritarrak dira. Gainera, diploma bat eskainiko da eta lan poltsa sortuko da. “Aurten salto esanguratsua eman da entrenatzaileen kopuru aldetik. Askotan, gazteek, lider bezala ikusten  dituzte eta garrantzitsua da euskaraz aritzea”, azaldu du Koikili Lertxundik. Arduradunek aurreratu dutenez, egitasmoa beste kiroletan zabaltzea espero dute.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados