Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hitzaldiak, bisita gidatuak eta abestutako meza Iurretako elizaren 200. urteurrenean

Hitzaldiak, bisita gidatuak eta abestutako meza Iurretako elizaren 200. urteurrenean

Iurretako San Migel Goiaingeruaren eliza bedeinkatu zela 200 urte beteko direla eta eraikuntza horri buruz idatzitako liburuaren aurkezpena, hitzaldiak, bisita gidatuak eta abestutako meza antolatu dituzte Gerediaga Elkartea, Iurretako Udala, kofradiak eta parrokiak.

Iurretako eliza 1815eko irailaren 29an bedeinkatu zen, hau da, San Migel egunean eta hori gogoratzeko prestatutako egitaraua gaur abiatuko da arratsaldeko zazpietan elizako kaperan izango den “Iurretako elizaren istorioak” liburuaren aurkezpenarekin.

Argitalpen horren egilea Gerediagako kidea den Jon Irazabal iurretarra izan da eta liburua euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri izango da. Aurkezpenera gerturatzen direnek liburuko pasarte nagusien gaineko solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.

Eliza eraikitzeko lanak zuzendu zituen arkitektoa, Alejo de Miranda hain zuzen, izango da bigarren ekitaldiko protagonista. Ostegunean, irailak 24, arratsaldeko zazpietan elizako kaperan Bilboko Eliz Museoko arduraduna den Jesus Muñizek emango duen hitzaldian, Iurretako elizaz gain Ordiziako udaletxea edota Dima, Arratzu, Nabarniz eta Bermeoko Santa Maria elizak eraiki zuen arkitektoari buruz  mintzatuko da.

Bisita gidatuak asteburuan

San Migel elizaren historia hantxe bertan ezagutzeko aukera ere egongo da astebururako prestatu diren bisita gidatuekin. Lehena larunbatean, arratsaldeko 18.00etan, izango da gazteleraz eta igandean, goizeko 11.00etan, euskaraz emango dira azalpenak. Bisitak doakoak badira ere, izena eman behar da aurrez 946818066 telefonoan, leku kopuru mugatua dagoelako.

200. urteurreneko ekitaldiak asteartean amaituko dira, San Migel egunean hain zuzen, eta urteurrenaren eguna ospatzeko goizeko 11.0etan emango den meza nagusian Iurretako koruak Jose Maria Miangolarra musikariak 1909an idatzitako “Adoramus Deo” meza abestuko du lehen aldiz.

Amaitutakoan, Iurretako elizako kontu eta bataiatuen lehen liburuen erakusketa zabalduko da elizako kaperan. Bisitaldia 14.00ak arte egongo da zabalik goizean eta 17.00etatik 20.00etara arratsaldean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados