Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Herri-kulturgintzaren inguruan arituko dira Plateruenean

Herri-kulturgintzaren esperientzia trukea egingo dute Euskal Herriko hainbat elkarte eta gunetako ordezkariek, ‘Berbertan’ ekimenaren baitan. Saioak hurrengo bi ostegunetan ospatuko dira, arratsaldeko 20.00etan, Durangoko Plateruenean.

 Lehenengo saioa datorren ostegunean izango da. Bertan, Hedoi Etxarte Iruñeko ‘Katakrak’ proiektu alternatibo berriaren inguruan arituko da. ‘Katakrak’ kafetegia eta liburudenda izateaz gain, jatetxea ere izango da, eta menuak bakoitzaren errentaren arabera ordainduko dira. Leire Lopez Ziluagak, ordea, Gernikako Astra, kulturarako fabrika sozialaren inguruko esperientzia kontatuko du.

Bigarren saioa, berriz, hilaren 27an ospatuko da. Bertan, Eneko Etxegarai kultura minorizatuetako artistak bultzatu nahi dituen ‘Euskal Herria Zuzenean’ festibalaren inguruan arituko da. Kepa Urbietak Azpeitiko Kultur Mahaia, kulturzale elkartea hurreratuko du, eta azkenik Manex Agirrek Gasteizko Hala Bedi  irratiaren esperientziaren berri emango du

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados