Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herri bazkaria eta mozorro lehiaketak egingo dituzte Berrizen Inauterietako zapatuan

Berrizko Udalak hilaren 17an eta 18an ospatuko diren Inauteritako ekitaldiak aurkeztu ditu. Egitarauan, barikuko haurreskolako umeen kalejira eta zapatuko bazkari herrikoia, txu-txu trena eta musika saioak nabarmentzen dira.

Barikuko ospakizunak 10.30ean haurreskolako ikasleek egingo duten kalejirarekin abiatuko dira. Eguerdian zein arratsaldean txu-txu trena ibiliko da Olakueta eta Elizondo artean.

18:30etatik aurrera musika eta jaia egongo dira frontoian, Euskal Diskofestarekin.

Zapatuko egitaraua eguerdian abiatuko da, Olakueta plazan egingo den koadrilen arteko topaketarekin eta Disco Bayok jarriko duen animazioarekin.

14:00etan herri bazkaria egongo da frontoian eta bertaratzeko derrigorrezkoa da mozorrotuta joatea eta 8 euro ordaintzea 12 urtetik beherakoek eta 12 euro adin horretatik gorakoek. Bazkari-txartelak Kultur Etxean egongo dira salgai hilaren 13ra arte.

17:00etan erromeria egongo da Olakueta plazan Dj Robertekin eta 19:00etan mozorro-lehiaketa eta Dj Rocarekin erromeria hasiko dira probalekuan. Nagusien koadriletako mozorro onenak 250 euroko saria eskuratuko du eta gaztetxoen koadrila onenak afari baten saria irabaziko du. Mozorro onenak berriz, 100 euroko saria jasoko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados