Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hepatitis-ari buruzko hitzaldiarekin hasiko da gaur Kainaberak antolatutako zikloa

Hepatitis-ari buruzko hitzaldiarekin hasiko da gaur Kainaberak antolatutako zikloa

Elorrioko Kainabera elkarteak maiatzero antolatzen duen hitzaldien zikloari emango dio hasiera gaur, hepatitisari buruzko solasaldiarekin. ‘Gaurko munduari begirada bat’ gaia ardatz hartuta, lau izango dira aurten Iturri Kultur Etxean, asteazkenetan, eskainiko diren berbaldiak. Ekimen honen asmoa “gaiok hobeto ezagutu eta ezagutza kritikoan sakontzea da”, antolatzaileen esanetan.

Elorrioko Gorbernuz Kanpoko Erakundeak prestatutako lehen hitzaldia gaur izango da arratsaldeko 19.00tan. berbaldian Mario Fernandez medikua eta Osalde elkarteko kideak ‘C hepatitis-a eta farmazeutiken jokua’ izango du hizpide.

Bigarren hitzaldian gaur egun puri-purian dagoen gaiari buruz mintzatuko da Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko kidea eta Euskal Unibertsitateko irakaslea den Víctor Pozas. Maiatzaren 20arako iragarritako solasaldian, ‘ISIS: Estatu islamikoa-El Estado islámico’ gaia izango du mintzagai.

Jarduneko Arartekoa den Julia Hernández Valles izango da maiatzaren 27ko hitzaldiko protagonista. Egun horretako solasaldiak ‘Kulturartekotasuna gurean: Integrazioa vs gatazka?’ gaia jorratuko du.

‘Gaurko munduari begirada bat’ `hitzaldien zikloa ekainaren 3an amaituko da Kainaberak eta Elorrixa ekologi taldeak elkarlanean antolatu berbaldiarekin. José Ramón Mariño ekonomialariak eta ATTACeko kideak emango duen hitzaldiak ‘TTIP: Nora garamatza merkataritza libreko akordioak’ izango du izenburu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados