Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Haurrentzako musika-tailerra antolatu du Bartolome Ertzillak

Haurrentzako musika-tailerra antolatu du Bartolome Ertzillak

Bartolome Ertzilla musika eskolak haurrentzako musika-tailerra eskainiko du datorren igandean  kontserbatorioko auditorioan. “Musikariak fardeletan” deritzon tailerra,  3 eta 12 urte bitarteko haurrei eta esparru horretako profesionalei zuzenduta dago.

Tailerrak bi parte izango ditu: lehenengoan, haurrak izango dira entzule euren aita-amekin lagunduta eta “Musicalmente” konpainiak zuzenean joko dituen musika-zatiak entzungo dituzte. Interpretazioak dirauen bitartean, umeak, gurasoek lagunduta, musikarien inguruan ibiliko dira modu berezian jantzirik daudela. Kontzertu honetan profesionalak ere egon daitezke ikuskatzaile moduan.

Lehengo partea amaitu eta atseden txiki bat egin ondoren, Paolo Lameiro irakaslea eta musikologoak eta proiektu honen bultzatzaileak, “¿Por qué música para bebés?  Teoría y práctica de la música para bebés” hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiak ordubete inguru iraungo du, eta tailerrean parte hartu duten profesionalei zuzenduta dago eta hala nahi duten  gurasoei ere bai, baino orain ume barik.

 

Epea, maiatzaren 3a arte

Haurrentzako tailerra 16:30ean hasi eta 17:15ean amaituko da. Atseden txiki baten ostean, profesional eta hezitzaileentzako hitzaldia hasiko da.

Izena eman nahi duenak e-posta bidali behar du helbide honetara: bertzilla@durango-udala.net. Mezuan honako datuak jasoko dira: umearen eta gurasoen izen-deiturak, umearen adina eta harremanetarako telefono-zenbaki bat. Bestela, telefonoz deitu daiteke musika eskolara (94 603 00 35). Izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da. Familia bakoitzak 6 euro ordaindu behar ditu.

Gehienez ere, 15 ume izango dira. Eskari kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da, eta emaitza musika eskolaren Durangoko Udaleko webean jarriko da maiatzaren 4an.

 
DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados