Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Harrobiaren emaitzen zain

bertsolari-bizkaia-txapelketa-20181994tik 2008ra Durangaldeko bertsolariak izan baziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren dominatzaileak, azken hamarkadan ez da eskualdeko txapeldunik izan lurraldeko lehiaketan, partaideen kopuruak gora egin duen arren.

Durangaldeko bertsolari­tzak goia jo zuen XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengoan Unai Iturriagak lortutako bi txapelekin (1994 eta 1996) eta Igor Elortzaren bostekin (1998, 2000, 2002, 2004 eta 2008). Iturriagak eta Elortzak lurraldeko txapelketa albo batera utzi ostean, hainbat finaletan sartu dira Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ zein Miren Amuriza, baina txapela janztea ez dute lortu.

‘Abarkas’ eta Amurizak abenduaren 15ean jokatu zen azken finalean kantatu zuten eta beraiekin batera eskualdeko ‘harrobiko’ beste ordezkari bat izan zen: Aitor Bizkarra gaztea. “Finalean bi izen nabarmendu ziren. Batetik, Onintza Enbeita, txapelduna izan zelako, eta bestea Aitor Bizkarra, oso lan polita egin zuelako nahiz eta bere lehen finala izan. Harro egoteko saioa egin zuen eta jendeak bere izena apuntatu du”, Iturriaga txapeldun ohiaren arabera.

Amurizak eta ‘Abarkas’ek ere lan polita egin zutela uste du Iturriagak. “Miren oso ondo hasi zen baina gero, presioagatik edo gaiengatik, bere egunik onena ez zuen izan. ‘Abarkas’ berriz, oso ondo ikusi nuen, bera disfrutatzera joan zen eta pozik egoteko moduko saioa egin zuen”.

Durangaldeko 14 partaide

Apirilean hasi zen 2018 Biz­kaiko Bertsolari Txapelketak 87 partaide izan ditu guztira eta horietako 14 Durangaldekoak. Batzuk beteranoak dira lehiaketan, baina gehienak 20 urte inguru dituzte eta, kasu batzuetan, helduen txapelketan lehenengo aldiz parte hartu dute.

Bizkarrak finalean sartzea lortu bazuen bere bigarren saiakeran, beste gazteek ez lortzea ez da porrot bat bezala hartu behar “inondik inora. Gatxa da lehenengo ahaleginean final batean sartzea” Iturriagaren esanetan. Horregatik uste du kontuan hartzeko modukoa dela Durangoko, Zornotzako eta Berrizko eskoletan zein gaztetxoekin egiten den lana, “bertsolaria ez delako bakarka egiten den lan bat”.

Aurtengo txapelketan parte hartu dutenek eta eskoletan dauden bertsolariek Durangaldean ‘harrobia’ badagoela erakusten dute eta egiten ari den lanak emaitzak ematen dituela. Izan ere, aurten lehenengoz nagusien txapelketan parte hartu duen Gorka Pagonabarragak Bizkaiko zein Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketak irabazi ditu. Etorkizunari buruz baikorra bada ere, harridura puntu bat aitortzen du Iturriagak, “Durangoko eskolan ez dagoelako neskarik eta Mirenek Berrizen duen eskolan ia denak neskak direlako”.


Durangaldeko bertsolariak 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Bizkarra-Amuriza-Abarkas

2018ko finalistak

  • Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996). Finalaurrekoetara heldu zen 2016an.
  • Miren Amuriza Plaza (Berriz, 1990). 2010, 2012 eta 2016an ere finalista izan zen. Finalaurrekoetara heldu zen 2008 eta 2014 urteetan.
  • Eneko Abasolo ‘Abarkas’ (Iurreta, 1976). 2010ean ere finalista izan zen. Finalaurrekoetara heldu zen 2004, 2008, 2012, 2014 eta 2016 urteetan.

2018ko finalaurrekoetara heldu diren bertsolariak

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia, 1979). Finalista 2010 eta 2016an. Finalaurrekoetara heldu zen 2004, 2006, 2012 eta 2014 urteetan.
  • Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño, 1998). Finalaurrekoetara heldu zen 2016an.
  • Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000). Lehenengo aldiz parte hartu du.
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar 1976). Finalaurrekoetara heldu zen 2004 eta 2014 urteetan.

Udaberriko fasea gainditu ez zuten bertsolariak

  • Iker Apraiz Solaguren (Atxondo, 1998).
  • Peru Astigarraga Murgoitiobeña (Iurreta, 1999).
  • Eneko Barruetabeña Bilbao (Durango, 1999).
  • Igor Galartza Intxausti (Abadiño, 1998).
  • Beñat Molina Uribe (Durango, 1999).
  • Beñat Romero Maguregi (Zornotza, 1989).
  • Jon Ander Urkiaga Egidazu (Zornotza, 1987).
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados