Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hainbat txapelketa eta musika ugari izango da gaurtik aurrera Gerediagako Salbadore jaietan

Hainbat txapelketa eta musika ugari izango da gaurtik aurrera Gerediagako Salbadore jaietan

Salbatore jaiak ospatuko dituzte gaurtik iganderarte Abadiñoko Gerediaga auzoan dagoen San Salbadore eta San Klementeren baselizaren aurrealdean. Hamabi Harri auzo elkarteak prestatutako egitarauan, sukaldaritza, kirol eta karta txapelketak, musika eta bertso saioak, umeen jolasak eta ostegunean eta igandean egongo den argazkien erakusketa tartekatuko dira.

Jaiak gaur hasiko dituzte, arratsaldeko zortzietan hain zuzen,  ‘Donien atxa’ jaso, txapliguak piztu eta trikitilarien ekitaldiarekin. Ordu bete geroago Euskal okelaz egindako gisatua banatuko da bertaratzen diren guztien artean, pintxopotea egongo da gaueko hamaikak arte eta pop-rock doinuak eskainiko dituen Atzekabe taldearen ekitaldia egongo da 22.30etatik aurrera.

Eguerdian emango den mezarekin abiatuko dira osteguneko ekitaldiak eta ondoren igel txapelketa hasiko da eta kangrejoak banatuko dira bertaratzen direnen artean. Ordu bietan paella-ontziak aurkeztu beharko dituzte txapelketan parte hartu nahi dutenek. Egun osoan zehar Lander eta Ainize trikitilariek izango dira jai gunea alaitzen.

Briska txapelketak emango die hasiera arratsaldeko ekitaldiei eta ondoren umeentzako jolasak eta karabina tiro lehiaketa egongo da. Iluntzean erromeria hasiko da Ansorregi, Laja eta Larrañagarekin eta 21.00etan bertso afaria egongo da Igor Elortza eta Onintza Enbeitaren partaidetzarekin.

Bertso saio erakargarria

Larunbateko ekitaldiak arratsaldeko 18.30ean hasiko den asto lasterketarekin abiatuko dira eta jarraian tortilla txapelketa eta afari herrikoia egongo da. Gaueko 22.30etatik aurrera, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariek Unai Iturriagak jarritako gaiei erantzun beharko diete eta eguna amaitzeko Luhartz taldearen erromeria egongo da.

Igande eguerdian meza emango da eta ondoren ‘Hamabi harri’ dantzari eta irlanderen saioa eta makailau txapelketa egongo dira. Arratsaldean berriz, karabinaz tiro lehiaketaren bigarren ekitaldia, Ansorregi taldearen erromeria eta kantu afari herrikoia egingo dute. Aurtengo jaiak amaitzeko koloreetako suak piztuko dituzte, erromeriak jarraituko du, Salbadoreko erromeriak bizi dituzten dantzariei sariak emango zaizkie eta errifaren zozketa egingo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados