Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte Durangaldean Euskararen Eguna ospatzeko

Durangaldeko udalerriek bat egingo dute gaur ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta Udaletxeetan onartutako adierazpenez gain, hainbat ekitaldi prestatu dira han-hemenka hizkuntzak merezi duen onespena jasotzeko. Udaletxeetan egindako aldarrikapenetan urteko 365 egunetan euskaraz hitz egiteaz gain hizkuntza honetan bizitzeko deia egin dute.

Abadiñon Udalak eta Guraso Elkarteak prestatutako ekitaldiak arratsaldean egingo diren bi kalejirekin hasiko dira; lehena 16.45ean hasita Traña-Matienan, eta beste bat 18.00etan Zelaietan, Oxabi taldearekin. Gainera, ipuin kontalariak, txokolatada, tailerrak eta hitzaldiak izango dituzte eskola umeek eta eskoletako ikasleei zuzendutako “Abadiño Ezagutzen” lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ere egingo da.

Berrizen Joseba Irazoki & Lagunak-en kontzertua egongo da gaueko hamarretan.

Euskaldun Berria

Durangoko Udaleko bozeramaleen batzordeak adostutako adierazpen instituzionalean azaltzen denez, ospatzeko eguna ez ezik “konpromisoak berresteko” eguna dela ere gogoratzen dute. Adostutako konpromisoen artean, “heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztiei jendaurreko aitortza” erakutsiko dio Udalak eta horren isla izango da “udalerriko kale, plaza, lorategi, iturri, areto edo guneren bati  laster ‘Euskaldun berria’ izena  jartzea”.

Halaber, Udalak herritarren hizkuntza eskubideak “bermatu eta defendatuko” dituela, erabilera sustatu, arnasguneak bultzatu eta Udal eta herriko Euskara planetako  konpromisoak berretsiko dituela adostu dute.

Gainera, herritarrak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko gonbidatzen ditu, “dakienak edonon, edonorekin eta edonoiz erabiliz”, “ez dakienak euskara ikasiz” eta “erdizka dakienak euskara erabiliz, hobetuz”.

GUKA euskaltzaleen bilguneak berriz, aulki erakusketa jarri du Andra Marin eta hainbat jarleku kokatu ditu herriko gune desberdinetan. Elkarte honek talde argazkia egiteko gonbitea egin du arratsaldeko seietako eta bertaratzen direnek aulkien jolas erraldoiari ekingo diote 18.30etatik aurrera. GUKAk prestatutako ekitaldiak arratsaldeko zazpietan hasiko den aulki kantu-potearekin amaituko dira.

Elorrion azaroaren 24an egindako Udalean egindako osoko bilkuran onartu zen Euskaren Eguneko aldarrikapena eta bertan gonbita egiten zen ‘Eskaraz bizi nahi dut’ goiburua duten banderolak abenduaren 10arte jartzeko. Horrez gain .eus domeinua eskuratzeko edo 365 egun goiburuarekin egiten diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin zuten. 

Zornotzan, Udalaren adierazpen instituzionala irakurriko du Andoni Agirrebeitia alkateak arratsaldeko 18.00etan Zelaieta Zentroko Auditoriumean, Udalak euskararekiko hartzen duen konpromisoa azalduz. Ekitaldian 501 Baietz! kanpaina zabaltzera lagundu duten guztiak izango dira eta bertan izango direne herritarrei lagunen eta ezagunen artean euskararekiko konpromisoa idatziz bidaltzeko azken laguntza eskatuko zaie.

Beheko argazkian, Durangoko GUKA euskaltzaleen bilguneak Andra Marin jarri duen erakusketa.

Euskararen Eguna

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados