Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hainbat ekitaldi Euskaraz Bizi egun txikia aldarrikatzeko

Hainbat ekitaldi Euskaraz Bizi egun txikia aldarrikatzeko

Durangoko Euskal Herrian Euskaraz elkarteak espaloitik jaitsi ez eta euskaraz bizitzeko deia egin du herriko euskalgintzan dabiltzan hainbat kiderekin batera. Horretarako Euskaraz Bizi egun txikia antolatu dute datorren larunbaterako. Ezkurdin eta Andra Marin burutuko da egun guztirako prestatu duten egitarau zabala. Bertan umeentzako parkea, pintxo eta sagardo dastaketa, bertso bazkaria eta kontzertuak izango dira besteak beste.

“Eguneroko errealitatea iluna da askotan, administrazioan ezin, udaltzainarekin ezin, medikuarenean ezin, erosterakoan ezin, udal arduradunekin ezin, kalean ere batzuetan ezin euskaraz jardun. Ordua da euskaraz bizitzeko hautua egin dezagun euskaltzaleok, euskararen alde egotetik, euskararen alde egiteko garaia delako”, azpimarratu dute EHEtik.

Egitaraua Ezkurdin hasiko da goizeko 11.00etan. Bertan umeentzako parkea izango da, tailerrak, globoflexia, gaztelu puzgarriak eta pailazoekin. Gainera, 3×3 saskibaloi txapelketa burutuko dute, eta pintxo eta sagardo dastatzeko aukera izango da ere.


Bertso bazkaria eta kontzertuak

Eguerdi aldera, Andra Marira eramango dituzte ekintzak. Bertso bazkarian Xabier Silveira, Oihana Bartra eta Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariak arituko dira. Bazkariko txartelak Plateruenean eta Intxaurren salgai izango dira 10 eurotan. Erosteko azken eguna ekainaren 6a izango da.

Arratsaldean, berriz, “Espaloian tinko” deiadarra egin ondoren, kontzertua hasiko da Hanka hutsik taldearen eskutik, 17.30ean. Egitarauari amaierako emateko poteoa izango da Txomin Bedarra taldearen eskutik, 19.00etatik aurrera.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados