Sukia
 
Loiola
Sukia
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangaldeko Mankomunitatea
Uda Giro Durango

“Gure esperientzia eta ikuspuntutik sortuko dugu pregoia”

Zornotzako Udaletxe plazan urdina izaten da nagusi uztailaren 15ean. Zornotzarrek ilusio handiz eta zapi urdina lepoan lotuta eman ohi diete hasiera Karmengo jaiei. Halere, aurten inoiz baino urdinagoak izango dira herriko ospakizunak. Sociedad Deportiva Amorebieta (SDA) izango da, Karmengo Ama ikastetxearekin batera, pregoilari, eta udaletxeko balkoi nagusitik hasiera emango die 13 eguneko festei.

Klubak lehen mendeurrena bete du aurten eta kirola eta, batez ere, futbolaren garapenean egindako ekarpena balioan jartzeko eta aitor­tzeko, txupinazoa jaurtitzeko aukera eman dio Jai Batzordeak. “Guretzako sorpresa itzela izan da, eta ohore handia izango da pregoilari lana aurrera eramatea Karmengo Amako zuzendaritza kideekin batera. Oso pozik gaude”, adierazi du duela zazpi urte SDAko presidentea den Jon Larreak.

Larreak berak irakurriko du SDAren mezua eta aitortu du “ardura baino, ohore handia” dela berarentzat. “Pregoia ondo egiteko ardura daukagu, baina jaiei hasiera ematea ardura baino, alaitasuna da. Niretzat harro egoteko arrazoia eta ohore handia da, baina neu ez naiz protagonista, SDAk emango du pregoia, eta nik klubaren izenean hitz egingo dut”, argitu du.

Gainera, txupinazoak berezitasun nabarmena izango du: azken urteotan ez bezala, pregoi partekatua izango da Karmengo Amarekin, eta bai SDAk, bai ikastetxeak euren mezua herritarrengana zabaltzeko aukera izango dute. “Gidoi parketua bada ere, guk gure ukitua emango diogu. Oso egun politak dira jaiak, eta zornotzarrak ondo pasatzera animatuko ditugu”, aurreratu du Larreak.

Ehun urteko ibilbidean une goxoak eta ez hain goxoak daude, baina agerikoa da hainbat hamarkadatan kirola sustatzeko ahaleginetan SDA Zornotzako ikur nagusietako bat izan dela eta izango dela. 1925ean sortu zenean futbolaz gain, beste kirol batzuk ere biltzen zituen, baina azken 80 urteotan futbol kluba izan da. Larrearen esanetan, “herrian kirola bultzatzeko helburua zuen herriko talde bat zen, boluntarioz beteta, eta gaur egun ere hala jarraitzen du izaten”.

Mila bazkide inguru

Jatorrizko filosofiari eusten diote, “herriko jendearentzat sortua den kluba, futbolean jokatzeko”, azpimarratu du. Bide horretan, kirolari belaunaldi ugari trebatu ditu, eta hainbat balio sustatzen lagundu du, hala nola, talde lana, esfortzua eta ahalegina. Gaur egun, 18 futbol taldek osatzen dute kluba eta mila bazkide inguruk babesten dute. Larreak, gehiegi aurreratu nahi gabe, azaldu du euren “ikuspuntutik eta esperientziatik” sortuko dutela herriari helarazi nahi dioten mezua.

Urtean zehar zenbait ekin­tza egin dituzte SDAren ibilbidea gogoratzeko eta marmitako egunean mendeurrena ospatzeko bazkaria antolatuko dute. Horrez gain, jaietako egitarauan ere klubak beste ekitaldi batzuk antolatzen ditu urtero gazteen artean kirola sustatzeko, eta azken urteotan bezala, Zubiondo plazan jarriko dute txosna.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados