Durangaldeko Bertso Eskolak eta Berrizko Hiltegixe gaztetxeak elkarlanean antolatutako Durangaldeko VI. Kopla Txapelketa jokatuko da gaur, gaueko hamarretan hasita. Norgehiagokan hamabi bertsolari lehiatuko dira, Gorka Pagonabarraga iazko txapelduna tarteko dela.
Txapeldun durangarraz gain, Igor Elortza eta Ander Sarriugarte herrikideak; Txaber eta Bittor Altube abadiñarrak; Miren Amuriza eta Gorka Lazkano berriztarrak; Eider Gallastegi eta Beñat Ugartetxea mallabitarrak; Irune Basagoiti ermuarra; Iruri Altzerreka garaitarra eta Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra lehiatuko dira.
Txapelketako gaiak Ainhoa Urien abadiñarrak eta Leire Vargas durangarrak jarriko dituzte.
Sarrera doan izango da.