Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gorka Fraile preso durangarrak jasaten ari den “tratu ankerra” salatu du Etxeratek

Gorka Fraile preso politiko durangarra Badajozeko ospitalean dago atzo goizeko 7.30etatik eta gaur ebakuntza egiten ari zaizkio mingaineko tumore bat kentzeko. Etxeratek zabaldutako prentsa ohar baten salatu dutenez, Frailek jasaten ari den “tratu krudela” azpimarratzen dute, durangarra “esposatuta izan dute logelan atzotik” eta “bere onetik ateratzeko asmoz uneoro iskanbila sortzen aritu dira zaintzen duten lau poliziek”. Gainera sendiari bisita oztopatu dietela dio Etxeratek.

Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak zabaldu duenez, Frailek eskuburdinak jarrita izan ditu ospitalera bidean zegoenetik eta “zalapartaka aritu zaizkio etengabe poliziak atzoko egun guztian zehar: mobilaren bidez musika eta bideoak bolumen handian jarriz, paretaren kontra kolpeak emanez eta logelan zegoen edozer iskanbila sortzeko baliatuz”.

Etxeraten esanetan Frailek jasotako tratua “argi eta garbi ankerra izan da: lasaitasuna lortzen zuela ikusten zuten unean asaldatzeari ekiten zioten poliziek”. Egoera horrek eragina izan du preso durangarrarengan eta sendiak hura ikustea lortu zuenean “egoera oso urdurian topatu zuela” diote eta ebakuntza bertan behera uzteko aukera ere planteatu zuen, “kartzelara berriz eraman zezatela eskatuz”.


30 minutu soilik

Horrez gain, sendiak Fraile bisitatu dezan oztopoak jarri dituzte, eta presoa ikustea galarazten saiatu dira. Atzo abokatuak azaldu zienez, Frailerekin lau orduz (16:00etatik 20:00etara) egoteko aukera izan zezaketen, hori baita preso sozialek izaten duten denbora, baina preso politikoa izanda polizia buruaren esku izango zela ohartarazi zien.

Hala, hasiera batean 18:00etatik 20:00etara eman bazieten, gerora poliziek ekidin egin zuten hori: presoarekin egoteko 30 minutu soilik uzteko agindua zutela esan zioten familiari.

Etxeratek salatu duenez “ebakuntza-gelako itxarongelan egoteko eskubidea ere ukatu diote sendiari goizean”. Euskal Herriko mediku ezberdinek Badajozeko ospitalera deitu eta egoera aldatzea lortu dute, eta uneotan bi famili-kidek sartzea lortu dute. Goizeko 08:30etan hasi zaizkio Fraileri ebakuntza egiten eta 17:30etan dago aurreikusita amaitzea. Lau poliziak ere berarekin sartu dira ebakuntza-gelara Fraile “zaintzeko”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados