Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gorakadaren 25 urteko ibilbide arrakastatsua Zelaieta Zentroan dago ikusgai

Gorakadaren 25 urteko ibilbide arrakastatsua Zelaieta Zentroan dago ikusgai

Zelaieta Zentroak Gorakada antzerki konpainiaren 25 urteko ibilbidea batzen duen erakusketa ikusgai jarri du maiatzaren 30a arte. Aro emankor honetan, eskularru-txotxongiloak eta aktoreak abiapuntutzat hartuta, hainbat teknika, estilo eta eszenaratze garatu dituzte.

Alex Díazek, Gorakadako zuzendariak, azaldu duenez, “etengabe lanean aritu garen urte hauetan, haurrentzako antzerkia duintasunez egiten saiatu naiz “ eta horren eredu dira ikuskizunaren munduan emandako 25 urtetan zehar sortutako 23 antzezlanak.

Erakusketak antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkezten ditu: ‘Titirikontu’, ‘Gondola Misteriotsua’, ‘Jim Altxor uhartean’, ‘Robin eta Hood’, ‘Irudimendeko hiria’, ‘Cyrano’, ‘Ogro Txikia’ eta abar.

Urte hauetan zehar, 1.900 emanaldi baino gehiago egin dituzte eta 900.000 ikusle inguruk parte hartu dute nazioko eta nazioarteko programazio eta jaialdi desberdinetan. “Beti lagun izan ditugu lanerako grina eta maitasuna, eta, barkatuko didazue, beti jaso dugun arrakasta”, esan du zuzendariak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados