Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Goierriko Biziola eta Valentziako Cerai elikadura-komunitateak aztertuko dira gaur Plateruenan

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak antolatutako ‘Helmugatik jatorrira’ jardunaldien bigarren saioa burutuko da gaur 18:00etatik 19:30era Durangoko Plateruena Kultur Aterpean. Saioan, beste leku batzuetako esperientziak aztertuko dira.

Neus Monllor eta Saioa Alvarez adituek gidatuko duten ekitaldia “tokiko elikadurarekin zerikusia duten proiektu kolektiboetan parte hartzeko moduak aztertu nahi dituzten” pertsonei zuzenduta dago.

Gaurko saioan elikadura-komunitate baten alde lan egiten duten esperientzia inspiratzaileak aztertuko dira. Alde batetik, Goierriko Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatibaren berri emango da, eta bestalde, Valentzian sortutako Cerai (Landa eta Nazioarteko Nekazaritza Ikasketen Zentroa), esperientzia ezagutzeko aukera egongo da.

‘Helmugatik jatorrira’ jardunaldien helburua “Durangaldetik kanpoko esperientzia inspiratzaileetatik ikastea izango da, tokiko elikadura-komunitatea eratzeko bidea osatzen joateko”, antolatzaileen esanetan.

‘Helmugatik jatorrira’ jardunaldiak azaroaren 28an egin zen lehen lan saioarekin abiatu ziren, tokiko ekoizpen eta kontsumo taldeen esperientzien berri emanez. Monllor eta Alvarezek gidatu zuten saio hartan, “Durangaldeko ekoizpenaren eta kontsumoaren mapa eta tokiko elikadura-komunitatearen alde lan egiten duten bertako elkarteen esperientziak” partekatu zituzten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados