Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gerediagak izandako 130 juntakide omenduko dituzte gaurko festan

Gerediagak izandako 130 juntakide omenduko dituzte gaurko festan

Gerediaga elkarteak bere 50 urteko historian izan dituen 130 juntakideak omenduko ditu gaur ospatuko duen 50. urteurren jaian. ‘Topa Gerediaga’ deituriko festak hainbat ekitaldi iragartzen ditu goizerako, baina elkarteko arduradunak izandakoen lana eskertuko duen ekitaldi nagusia eguerdiko 13.00ak aldera hasiko da.

Zuzendaritza batzordeko izandako 130 kide ingururi egingo zaie aipamen berezia eta Eneko Unzalu bitxigile mañariarrak beren-beregi ekitaldirako diseinatutako oroigarria jasoko dute. Maite Berriozabalek aurkeztuko duen ekitaldia borobiltzeko, Durangoko Orfeoia eta L’Atelier Dantza Eskolaren agerraldiak izango dira.

Ekitaldiaren ostean, 110 lagun bilduko duen bazkaria hasiko da Astolan bertan, Abadiñoko Udalak utzitako karpan. Bazkalostean Juan Antonio Aromak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak prestatutako kantu bildumarekin kantu-erromeria egingo da.

Gerediagak deia zabala egin du eta “bazkideei ezezik Durangaldea aintzat hartzen duten pertsonei” ospakizunetara gerturatzeko gonbitea luzatu die. Aipaturiko omenaldia hasi aurretik, umeentzako arkeologia tailerra, argazkizaleen ‘photowalk’ topaketa eta Durangoko ikerketagaiei buruzko eztabaida egongo dira.


‘Hamabi harrien ahotsa’ liburua

Bestalde, Gerediaga elkartearen 50 urteko historia eta istorioak batzen dituen liburua idatzi dute Jon Irazabalek eta Raquel Calvok. Obra hori datorren asteazkenean, ekainak 10, aurkeztuko da Durangoko Kurutzesantu museoan, arratsaldeko 19.00etan. Liburua hurrengo astetik aurrera izango da salgai Durangaldeko ohiko liburu-dendetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados