Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gazteei zuzendutako sormen-topaketak antolatu dituzte

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, eskualdeko euskara zerbitzuekin batera, gazteei zuzendutako sormen-topaketak antolatu ditu. Hilaren 28an eta 29an Urduñako aterpetxean eskualde ezberdinetako gazteak bilduko dira ekimenaren inguruan. Bertan hainbat tailer edo ikastarotan parte hartu ahal izango dute: antzerki teknikak, bideogintza, musika, gorputz adierazpena edo irudia, besteak beste.

Euskara Zerbitzutik aurreratu dutenez, ludikotasunaren baitan, sormena lantzea, eta komunikazio hizkuntza euskara dela bermatzea dute helburu topaketa hauek. “Beraz, lagun artean egon eta ongi pasatzeaz gain hainbat diziplina artistiko jorratuko dituzte, euskaraz”, azpimarratu dute antolatzaileek.

Bertan, hainbat diziplina jorratuko dira, hau da, antzerki teknikak, bideogintza, musika, gorputz espresioa edo irudia beste batzuen artean.

Horretarako, ekainaren 28an eta 29an bi egunetako egonaldia izango da Urduñako aterpetxean eta doakoa izango da. Gainera, joan-etorrirako autobusa jarriko dute antolatzaileek.

Izena emateko epea hilaren 14an amaituko da. Kontaktua: aintzane@kulturkabia.com/ 663 08 37 36.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados