Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gazteei zuzendutako ‘Zergatik ez’ tailerrak eskainiko ditu Berbaro Elkarteak

Gazteei zuzendutako ‘Zergatik ez’ tailerrak eskainiko ditu Berbaro Elkarteak

Durangaldeko 16 eta 18 urte bitarteko 500 gazte inguruk jasoko dute aurten Berbaro Elkarteak eskainitako ‘Zergatik ez?’ tailerra. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren laguntzarekin antolatutako sentsibilizazio ekimen honen helburua euskararen erabilera soziala bultzatzea da.

Durangaldeko hainbat ikastetxetan emango den ‘Zergatik ez? tailerreko saioetan “hizkuntzekin ditugun harremanei buruz hausnartzen da, eta, horren bitartez, euskararen aldeko jarrera sustatzen da”, antolatzaileen esanetan.

Ekimen honen bitartez “euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortu” eta gazteek, hiztun gisa une oro aukeratzen dituzten hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnarketa egingo da. Gainera tailerren bidez “euskararekiko jarrera baikorrak sustatu” eta “euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra” azaleratzeko asmoa du.

Otsaila eta martxoa bitartean burutuko den ‘Zergatik ez? ekimenean Juan Orobiogoitia, Kurutziaga Ikastola, Fray Juan de Zumarraga, Txintxirri Ikastola, Ibaizabal Ikastola, Elorrio BHI, San Antonio Santa Rita Ikastetxea, Lourdesko Ama, Abadiño BHI eta San Jose Jesuitak Ikastetxeak parte hartuko dute.

Aipaturiko helburuez gain “Durangaldeko gazteak elkar ezagutzeko eta euren esperientziak trukatzeko gazte euskaldunen sare bat” osatzeko asmoa agertu dute Berbaro Elkarteko kideek, Zergatik ez? tailerrak oinarri hartuta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Ekimen interesgarria. Ea eraginik duen. Egia esan ikastolako atean gaztetxoen hizkuntza bakarra gaztelera dela entzuteak sortzen didan tristura eta porrot usaina itzela da. Betoz ba ZERGATIK EZ? bezalako egitasmoak. Animo BERBARO.

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Ekimen interesgarria. Ea eraginik duen. Egia esan ikastolako atean gaztetxoen hizkuntza bakarra gaztelera dela entzuteak sortzen didan tristura eta porrot usaina itzela da. Betoz ba ZERGATIK EZ? bezalako egitasmoak. Animo BERBARO.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados