Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Gazetako Erregenekin hasiko dira urteko lehenengo jaiak

Gazetako Erregenekin hasiko dira urteko lehenengo jaiak

Elorrioko Gazeta auzoan ospatuko diren Erregeen jaiek emango diote hasiera gaur, urtean zehar eskualdean ospatuko diren jaiei. Goizeko 9.00etan egingo duten auzoko inguruen txukunketarekin eta eguerdian igoko duten txopoarekin abiatuko da aurtengo egitaraua.

Domekan Intxortako tontorrera igoko dute goizeko 10.00etan irtenda eta bertaratzen direnek salda eta txorizoa izango dute hamarretakoa egiteko. Arratsaldeko lauetan berriz, umeen jolasak eta karaokea egongo dira.

Ohiko afariak egongo dira Errege bezperan iluntzeko 8.30etatik aurrera eta gauean Luhartz taldeak girotutako erromeria eta mozorro dantza egongo dira. Goizaldera arte irauten dutenek, berakatz-zopa eta txokolatea izango dituzte indarberritzeko.

Erregeen eguneko ospakizunak goizeko 11.30ean emango den mezarekin hasiko dira eta Olarte eta Larrañaga trikitilariak auzoa animatuko dute egun osoan. 12.30ean Besaide Dantza Taldeko dantzari eta txistularien ekitaldia egongo da.

Eguerdiko 13.00etan Herri kirolen jaialdia hasiko da. Agerraldian, ‘Done’ Intxausti eta Julen Mendieta aizkolariek indarrak neurtuko dituzte Xabier García ‘Utxu’ eta Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’rekin. Karlos Aretxabaletak Iparraldeko jokoen erakustaldia egingo du eta Ostolaza harri-jasotzaileak harri kubikoa, errektangularra eta esferikoa erabiliko ditu bere agerraldirako.

Eguenean jarraituko dituzte ospakizunak, 11.30ean emango den mezarekin eta ordu bete geroago hasiko den andreentzako XLII. briska txapelketarekin.

Barikuan XLII. mus txapelketari ekingo diote iluntzeko 20.30etatik aurrera eta zapatuan auzokoen arteko desafixua egongo da 14.00etan hasita eta gauean auzotarrek egingo duten afariarekin amaituko dira aurtengo ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados