Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Formakuntza ikastaroa eta laguntza tailerrak eskainiko ditu Zaindu Durangaldea ekimenak

cuidado-de-personas-mayoresSenitarteko zaintzaileak lagundu, orientatu eta prestatzen dituen Zaindu Durangaldea zerbitzuak Elorrion eskainiko den Formakutza ikastaroa eta Zaldibarren eta Durangon emango diren Laguntza tailerrak antolatu ditu. Iragarritako saioak urrian eta azaroan emango dira.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak antolatzen duten Zaindu programak, mendeko pertsonak zaintzeko gaitasunak eta trebetasunak erakusteaz gain, nork bere burua zaintzeko prestakuntza eskaintzen du.

Elorrioko Iturri Kultur Etxean eskainiko den Formakuntza ikastaroan, ‘Emozioak eta zaintza’ landuko dira. Ekimen horren bidez, ongizate psikologiko maila egokia lortzeko ezagutzak emango dira, norberaren emozio munduari arreta eskainiz.

Ikastaroan zehar, tristura, antsietatea, estresa baina baita gogobetetasuna, baikortasuna, erresilientzia edo jarioaren esperientzia bezalako emozioak zer eta zertarako diren aztertuko dira.

Saioak urriaren 22an eta 29an eta azaroaren 5ean eta 12an izango dira, 17:30etatik 19:00etara.

Norbere burua zaindu tailerra

Zaldibarren eta Durangon emango diren laguntza tailerretan norbere burua zaintzeko ezaugarriak eskainiko dira, bakoitzaren trebeziak landu eta ongizate maila igoz. Horretarako, tentsio iturriak aztertuko dira, emozio eta pentsamenduen arteko lotura, komunikazio estiloa, eta aisialdiaz eta denbora libreaz disfrutatzearen garrantzia jorratuko da, besteak beste.

Zaldibarko Liburutegi Zaharrean emango da ikastaroa urriaren 24an eta 31n, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta abenduaren 5ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara.

Durangon, berriz, Adinekoan Udal Egoitzan emango da ikastaroa egun berdinetan baina  arratsaldeko 15:30etik 17:00etara.

Ekintza hauetaz gain, Zaindu programak banakako informazioa eta orientazioa, bikote zaintzaileentzat zuzendutako laguntza tailerrak edo heriotza eta doluari buruz egindako tailerrak eskaintzen ditu, besteak beste.

Informazio gehiago nahi duten senide zaintzaileek 946030046 edo 946200546 telefonoetara deitu dezakete  9:00etatik 13:00etara; durangaldea@zaindu.eu posta elektronikora idatzi edo  www.mdurango.org web gunea bisitatu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados