Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

‘Euskaraz bizi nahi dut’ herri lasterketak

‘Euskaraz bizi nahi dut’ herri lasterketak

Euskal Herriko hainbat herritan herri-lasterketak antolatu ditu Kontseiluak, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ dinamikaren baitan. Lasterketen bitartez, ehunka, milaka herritarrek, aldi berean, euskaraz bizitzeko nahia ozen aldarrikatuko dute biharko. Durangaldean, Berrizen, Zornotzan eta Abadiñon izango dira. Ekimenaren barruan jolasak, musika eta dantza emanaldiak eta herriko hainbat taldek antolatutako ekitaldiak daude.

Argi Abad, Abadiñoko Udaleko Hezkuntza eta Euskera zinegotziak, ekitaldian parte hartzeko deia egin die gaur herritarrei. Haren esanetan, “oso aukera polita izango da euskera bultzatu eta familia eta lagunekin une gozoa pasatzeko”.

Ekimena  9:30ean hasiko da Muntsaraztorren. Talde Batuak izango da hasiera hori dantzaz jantziko duena. Ondoren, partaideak Zelaietara helduko dira, Txanbolin taldearen txistu soinuek lagunduta. Bertan, kultur eta kirol taldeen, IGEen eta eskolen eskutik,  ume zein nagusientzako joku eta jolasak egingo dira. Ibilbide osoan zehar txosna antolatuko du Enduquad taldeak.

Hurrengo geraldia Astolan izango da,  11ak aldera. Bertako kiroldegiaren alboan dantza ekitaldia egingo du Emtesport taldeak. Jarraian, ibilaldiak aurrera egingo du, Traña-Matienarantz. Hor, Traña plazan,  auzoko Iluntze dantza taldeak egingo du  saioa bere 30. urteurren egunean.

Herrian batetik besteko mugitzeko Udalak  autobus zerbitzua antolatuko du, goizeko  9:00etan Traña-Matienako eskolen aurreko geltokitik irtengo da, Muntsaratzera joateko; eta bueltarako, 14:00etan geltoki beretik.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek proiektuaren aldeko kamisetak erosi ahal izango dituzte.  Gainera,  ibialdia egiteko izena ematen duten guztien artean hiru opari egingo dira zotz amaieran.

Berrizen ere, euskaraz bizitzeko nahia adierazteko aukera izango da. Hona hemen, biharko prestatu den egitaraua:

  • 17.00etan Olakueta plazan: lasterketarako doako izen-ematea eta kamiseten salmenta.
  • 18.00etan: futbol-zelaira denak batera igoko gara.
  • 18.30ean: futbol-zelaian lasterketa hasiko da.
  • 19.00etan Olakueta plazan: lasterketaren amaiera, ekitalditxoa, txokolatea eta DJ Rober.

Zornotzan, hainbat ekitaldi antolatu dira ere. Herri laskertetako irteera Zubiondo plazan izango da 12.00etan. Ekimenaren barruan opari zozketa egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados