Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskararen erabilera sustatzeko
eta hizkera hobetzeko ekimenak antolatu ditu Berrizko Udalak

BerrizBesoitaormaetxea
Berrizko udalerriari buruzko galderak tartekatzen dira ‘Berriz Ezagutzen’ lehiaketan.

‘Berriz Ezagutzen’ eta ‘Etxealdia Berriz’ ekimenak jarri ditu martxan Berrizko Udaleko Euskara arloak, Covid-19ak eragindako konfinamendu egunei aurre egiteko. Bi ekimenak euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntzaren erabilera hobetzeko helburua dute.

Apirilean zehar webgunearen eta sare sozialen bidez egiten ari den ‘Berriz Ezagutzen’ lehiaketaren oinarria, galdetegi bateko gaiei erantzutea da. Bertan, Berrizko udalerriari buruzko ezagutzak ebaluatzeaz gain, euskaraz hitz egiterakoan egiten diren akats ohikoenak zuzentzeko eta herritarren lexikoa aberasteko balioko du.

Gainera, ekimenean parte hartzen duten herritarrek sariak irabazteko aukera izango dute. Partaideek 50 euroko bonoaren zozketan parte hartuko dute Berrizko saltokietan gastatzeko, eta Berrizko Ondareari buruzko liburu bat irabaziko dute. Sari banaketa lehiaketaren amaieran Berrizko zenbait lekutatik egingo den ibilaldiarekin batera burutuko da.

Euskaraldiari begira

Bestalde, ‘Etxealdia Berriz’ ekimena, “urte amaieran egingo den Euskaraldirako motorrak berotzeko modu bat” dela adierazteaz gain, “hizkuntza-ohiturak aldatzen laguntzeko” balio duela adierazi dute Euskara arlotik.

Izan ere, koronabirusak eragindako konfinamendua dela eta “etxekoen arteko harremanak biderkatu” egiten direlako, aurrez aurre zein telefonoz, eta “egoera bitxi eta berri honen aurrean, aukera berriak zabaldu zaizkigu”.

Hori dela eta, inguruko pertsonekin hitz egiteko eta komunikatzeko erabiltzen diren ohiturei eta hizkuntzari buruzko hausnarketa proposatzen dute. Horrela, “konfinamendua amaitzean errazagoa izango da ohitura berriei eustea eta hurrengo Euskaraldian ikaskideen arteko harremanei heltzea, ‘belarriprest’ zein ‘ahobizi’ bezala”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados