Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Euskaraldiaren inguruan antolatutako ekitaldi gehienak atzeratu dituzte Zaldibarren

Euskaraldia ospatzeko Zaldibarren prestatutako ekitaldi gehienak atzeratzea erabaki dute, “Udalak San Andres jaien inguruan hartutako erabakiarekin bat eginda” eta Eusko Jaurlaritzak “hartutako neurriak direla medio”.

Euskaraldiko batzordeko kideek, hala ere, “Euskaraldiaren itxiera ekitaldia eta azaroaren 26rako antolatuta geneukan liburu irakurketa bakarrik aurrera eraman ahalko dugula” aurreikusten dute.

Euskararen erabilera areagotzeko antolatutako ariketa sozialak iraungo dituen 15 egunetan hainbat ekintza eta ekitaldi prestatuta zituzten Zaldibarren, baina Covid-19aren izurritea dela eta “euskara ohiturak eraldatzeko ariketan egin nahi genituen ekitaldiak moldatzea erabaki dugu”.  Atzeratutako ekitaldietarako jarriko dituzten data berriak zein iragarritako zozketak ezagutarazteko sare sozialak baliatuko dituzte.

Bestalde,  ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ rolak azaltzen dituzten txapen banaketa hasiko dute eta bariku honetan eta hurrengoan, 17:30etatik aurrera, udaletxeko plazan egongo dira Euskaraldiaren eragileek. Txapak jasotzeaz gain oraindik izena eman ez dutenek inskripzioa egiteko aukera izango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados