Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Euskal Literaturan ere baditugu testu barregarriak”

Elizabete-Ozaeta-Hitzez-Ahotsez
Elizabete Ozaeta (argazkia: Rai Bikandi).

Udaberriaren etorrerarekin Durangon hasten den Hitzez eta Ahotsez ekimenak ‘Umorea’ izango du hizpide aurten beteko duen IX. edizioan. Aukeratutako gaiaz gain, beste berrikuntza bat ere izango da: maiatzaren 5ean ekimenari amaiera emango dion jendaurreko irakurraldi girotua Benita Uribarrena parkean egingo baita.

“Urtero ibili gara ‘Umorea’ gaiari heltzeko gogoz, eta zalantza ugari izan ditugu aukeraketa horren inguruan, umorezko testurik ez dagoenaren sentsazioa dugulako. Baina, Euskal Literaturan ere baditugu testu barregarriak”, talde antolatzailearen kide den Marisa Barrenak adierazi duenez.

Hori dela eta, edizio honetako parte-hartzaileei “Arrate Egaña, Andoni Egaña, Jasone Osoro, Pako Aristi, Ana Malagon, Iban Zaldua, Xabier Mendiguren…” idazleen lanak irakurtzeko gonbitea luzatu die antolatzaileek.

Aipatutako egileen testuak aukeratzeaz gain, 17:00tik 22:00ra egingo den jendaurreko irakurraldi girotuan parte hartzen dutenek “eurek sortutako umorezko testuak, txisteak, kantuak, bertsoak, koplak, antzerkia edo beraiek sortutako beste proposamen batzuk eskaini ahal izango dituzte.

Hasiera ekitaldia, gaur

2023ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren azken saioaren aurretik, beste bi hitzordu prestatu dituzte antolatzaileek. Lehena, gaur bertan (19:00etan) Beatriz Egizabalek (Kontukantoi) Bizenta Mogel Bibliotekan helduentzat eskainiko duen ‘Baobo’ ahozko narrazio saioa; eta bigarrena, apirilaren 21ean (19:00etan) Arte eta Historia Museoan Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Umorea disekzio-mahaian: Nork, nondik, nola?’ izenburuarekin eskainiko duen hitzaldia izango da.

2014 urtean hasitako Hitzez eta Ahotsez ekimenak “irakurleak Euskal Literaturara hurbiltzea” nahi du, eragileen esanetan. Joseba Sarrionandia idazleak kaleratutako lanak izan ziren lehen edizioko ardatza, eta ondoren ‘Itsasoa’, ‘Durangaldeko idazleak’, ‘Bidaia’, ‘Lurra’, ‘Askatasuna’, ‘Maitasuna’ eta ‘Ametsak’ izan dira aukeratutako gaiak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados