Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore
BIDEOA

Euskal kulturaz blaitzeko oasia

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Karrika taldearen 'Deshakepeareazioa' lanaren opasarte batekin ireki zituen ateak Durangoko Azokak.
Karrika taldearen ‘Deshakespearezioa’ lanaren opasarte batekin ireki zituen ateak Durangoko Azokak.

Milaka bisitari hartu zituen 51. Durangoko Azokak atzo, inaugurazio ekitaldia hasi aurretik, eta bost egunez euskal kulturaren “oasia” bilakatuko den Landako Gunea leporaino bete zuten Euskal Herri osotik gerturatutako ikasleek.

Gazteek izan ziren 2016ko azokaren lehen orduetako protagonistak eta ume eta gazteen joan etorriak etengabeak izan ziren. Batez ere, musika taldeen diskoak saltzen zituzten standetan zein Ahotsenea gunean izandako zuzeneko agerraldietan.

Ikasle-uholdeak eguerdira arte iraun zuen eta, ohikoa denez, lehen eguneko arratsaldea aukera ezin hobea bilakatu zen, aurtengo nobedadeak lasaitasun osoz eta behar duten arretarekin arakatzeko. Nondik hasi zen arazo bakarra, aurten aurkeztuko diren nobedadeak 349 baitira eta jarritako erakusleihoak 246.

Demode Quartet eta Julen Axiari eta Jordi Cassagneren musika doinuekin atondu dute aurtengo inaugurazio ekitaldia. Nerea Mujika Gerediagako presidenteak “azoka on” opatu zien egun hauetan Durangora gerturatzen diren guztiei: irakurle, musika entzule, sortzaile, euskara ikaste ari direnei,… Azken finean “Azoka ona izango da istorioak kontatzeko dituzuenontzat eta istorio bila zatoztenontzat ere”.

Etorkizunera begira

Atzo egindako agerpena Bingen Zupiria Kultura sailburu berriaren jendaurreko lehena zen, bere mintzaldiaren hasieran aitortu zuen bezala. Zupiriak “Azoka zaintzeko” eskakizuna egin zien antolatzaileei, Durangoko hitzordua “gure herriaren izaeraren eta kultura biziaren ezaugarririk eta ikurrik berezienetakoa” delako.

Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatuak, Azokaren inaugurazioa Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan izan zela gogoratu ondoren, zer ospatu badagoela azpimarratu zuen. “Gainbehera zihoan hizkuntza orain direla 30 urte” baina “gaur, zorionez, punta puntako idazleak ditugu euskaraz sortzen dutenak […] eta euskaraz sortzen den guzti hori gero eta hizkuntza gehiagotara pasatzen baita eta gero eta hizkuntza gehiagotan argitaratzen baita”.

Durango Azokaren 51. edizioa “iaz izandakoa baino garrantzitsuagoa da” Aitziber Idigoras Durangoko alkatearen ustetan, “aurtengoak sendotasuna, iraunkortasuna eta indarra” adierazten duelako. Edizio honek “bere egiten du bizi izandako mende erdia” eta “aurrerantz egiteko borondate itxaropentsua agertzen du”.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row css=”.vc_custom_1480719677261{margin-top: 25px !important;margin-right: 10px !important;margin-bottom: 10px !important;margin-left: 10px !important;padding-top: 25px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 25px !important;padding-left: 10px !important;background-color: #efefef !important;}”][vc_column][vc_column_text]

Isilean lan egin dutenek jasoko dute gaur Argizaiola omen-saria

Argizaiola sari-emate ekitaldia izango da eguneko ekitaldirik aipagarrienetakoa. Arratsaldeko zortzietatik aurrera San Agustin kultur gunean egingo den ekitaldian, euskalgintzan lan oparoa egin duten ‘inurriak’ omenduko ditu Durangoko Azokak; hau da, euskara eta euskal kulturaren alde lan ikaragarria egin arren “esker onik inoiz jaso ez dutenak”, Gerediagako kideen esanetan.

25. aldiz banatzen den Argizaiola omen-saria, hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko ordezkari batek, iparraldeko batek eta diasporan ibilitako beste batek jasoko dute.

Horietako bi Durangaldekoak dira, Justo Alberdi iurretarra eta Zaldibarren bizi, Abadiñon hazi eta 35 urtez Chicagon bizi izan den Jose Ramon Zengotitabengoa, hain zuzen. Beste lau protagonistak Kepa Mendia arabarra, Jaime Albillos gipuzkoarra, Pantxika Erramuzpe iparraldekoa eta Mari Carmen Belaza nafarra izango dira.

Aitorpen ekitaldia hasi aurretik dozenaka proposamen gauzatuko dira Azokaren bigarren egunean, Landakon zein espazio horretatik kanpo dauden guneetan. Areto nagusian iragarritako ekitaldien artean, Elena Odriozola eta Koldo Amestoyk ‘Istorio bat… nola kontatu’ gaiari buruz izango duten solasaldia; 25 urteko ibilbidea bete duen ‘Argentinan Euskaraz’ egitasmoa aurkeztuko da edo genero azterketa oinarri izango duen ‘Eskafandra. Emakumeak, arraza eta klasea’ bilduma feminista aurkeztuko da.

EKEk eta Gerediagak lankidetza hitzarmena sinatu zutenetik 10 urte betetzen direla eta, “ipar Euskal Herriak leku eta indar berezia” izango duela iragarri zuten antolatzaileek. Izan ere, Pantxoa Etxegoinek ‘Euskal kultura eta EKE Iparraldeko Herri Elkargo bakarrean’ hitzaldia emango du.

‘Telebista, gaur eta bihar’ mahai inguruarekin osotuko dira eguneko ekitaldiak Areto nagusian, solaskideak Xabier Landabidea (Deustu), Andoni Aranburu (EiTB), Estefania Jimenez (EHU) eta Ximun Carrere (Kanaldude) izango direla.

Ahotseneako bi agertokietan Inun, Keu Agirretxea, Erraiak, Joseba B. Lenoir, Eraso, Izeberg edo Kokeinen kontzertuak izango dira, besteak beste. Solasaldietarako atondutako aretoan berriz, Juan Gorostidi, Arantxa Urretabizkaia, Antton Olariaga, Harkaitz Cano eta Jexuxmai Lopetegi, Jakoba Errekondo, Asisko edo Unai Iturriaga mintzatuko dira.

Irudienean egongo diren ekitaldien artean ‘Euskarazko zinearen sorkuntza eta kontsumoa’ri buruzko mahai ingurua azpimarratu daiteke. Solaskideak Eneko Sagardoy aktore durangarra, Maria Elorza zinegilea eta Amaia Garcia zinema-kazetaria izango dira.

Eguneko egitaraua Aiora Renteria buru duen Zea Mays taldeak ‘Harro’ disko berria aurkezteko Plateruenan emango duen kontzertuarekin osotuko da.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (8 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

6 Comentarios

  1. Agus Ruiz Larringan

    Nik nire gogoetak bidali ditut jada durangon.com-etara eta laster argitara dezatela espero dut.
    Yo he enviado ya mis reflexiones a durangon.com y espero que pronto se publiquen.

    Deja una Respuesta
  2. mary

    yo creo que inculcar a nuestros hijos un poco de civismo tampoco estaría de más, toda la culpa no la van a tener los municipales que por desgracia no sólo se ocupan de poner multas y controlar botellones, ante el aluvión de gente que trae esta feria no creo que hay solución sólo hay que ver como quedan las calles.

    Deja una Respuesta
  3. Quijote

    Pues durante el botellón de Santa María los munipas estaban poniendo multas a coches (medianamente) mal aparcados, que era mucho más fácil (e injusto)

    Deja una Respuesta
  4. Critica al peridico durangon

    Buenos días: Esta critica va dirigida al periodico. Porque no se aborda el tema de los inconvenientes que generan este tipo de actos, llámese feria del libro, llámese ibilaldi, etc…. ya se que es un problema de incivismo de la sociedad pero abordan el tema el periódico acerca de cuanta mierda se queda en el pueblo, no solamente deja dinero al pueblo sino también mucha mierda. Y si sumamos que la limpieza es excasa en el pueblo por parte del servicio de limpieza (que puede ser porque no dan a más) que pasa en el ayuntamiento que les da igual que el pueblo se llene de mierda cada vez que hay un acto de estos ? señora alcaldesa y concejales , no importa el malestar del pueblo sobre este tema? escuchan nuestras quejas o las tiran a la papelera? ya esta bien de tanta vergüenza . como bien dice el comentario anterior lo del pórtico de santa maria es una auténtica vergüenza no sólo en días de feria sino también muchos fines de semana, y locales que a la mañana siguiente están infestados de orines y cagadas. Ya se que mucha culpa la tiene el incivismo de la gente pero también el ayuntamiento podría tener más mano dura con este tipo de comportamientos , llamése poniendo los municipales a actuar contra estas actuaciones que están castigadas, no sólo poniendo multas a los coches mal aparcados que por cierto es demencial en estas fechas de ferias como se aparcan los coches. No promueven el uso del transporte publico ? …….. en fin. Y tengo muchas mas quejas pero no quiero ser pelma. Ayuntamiento de Durango, ya esta bien, estamos hartos ya……… ponganse las pilas.

    Deja una Respuesta
  5. No hay más ciego que el que no quiere ver.......

    De vergüenza como se encontraban las calles hoy por la mañana, el pórtico de santa maria era una autentica vergüenza…… políticos de durango , que pasa en el pueblo? el botellón que se hace en el pórtico es de verguenza, solución? poner a los municipales a la noche allí prohibiendo que se beba allí, así de rápido solucionaba yo el problema. y no es sólo en la feria del libro, sino fin de semana si y fin de semana también ocurre lo mismo. Señores políticos de durango? así queremos conservar un portico tan antiguo? llenándolo de pises , y lo que no son pises? ponganse las pilas políticos de durango……. antes de que sea demasiado tarde.

    Deja una Respuesta
  6. DA!

    Los políticos son un toston, pero el final del video me ha encantau!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados