Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euripean ere euskararen alde!

Hogei minutuko atzerapenarekin eta eguraldi kaskarrarekin sartu da Bizkaian 19. Korrika. Arrasate, Bergara eta Debagoieneko bailara atzean utzi ondoren, euskararen aldeko lasterketa herrikoia Elgetatik behera gerturatu da eskualdera. Eguraldi kaskarrak ez ditu Korrika zaleak eta ehunka euskahaldunak kikildu eta partaideek gogo onez bete dute aurretik prestatutako ibilbidea. 

Durangaldea ia osoa zeharkatu duen Korrikak, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Durango, Iurreta, Berriz, Zaldibar, Mallabia eta Ermua herriak bisitatu ondoren Eibar, Elgoibar eta Mutriku iragartzen ditu ibilbideak. Iluntzean Bizkaian murgilduko da berriro, kasu honetan Ondarroan eta kostaldeko herrietan.

Gerediaga omendua

Eguerdian Bizkaian egindako sartu-irteeran, Durangaldeko kultur, kirol eta gizarte taldeetako ordezkaria eraman dute testigua, tarteko ezinduen beharrak asetzeko sortutako Gorabide eta Ge Be elkarteko kideek.

1.018. kilometroan aurtengo Korrikak omendutako Durangoko Azokako ordezkariek jaso dute protagonismoa. Urtero abenduan ospatzen den ekimen horrek 50. urteurrena beteko dituela eta, gaur egun Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak eta urte askotan Azokako zuzendaria izandako Anton Mari Aldekoa-Otalorak eraman dute testigua.

Kilometro batzuk aurrerago, 1.022an hain zuzen, Durangoko Abarrak AEK euskaltegian euskara ikasten hasi diren bi katalanek eraman dute lekukoa 1. urratseko ikastaldearen izenean.

Durangaldea atzean utzi ondoren Korrikak bisitaldi berria egongo du gure inguruetara datorren igandean, lasterkaldiak Amorebieta-Etxanoko udalerrian izango baita goizaldeko hiru eta erdiak aldera. Ondoren, Txorierrirantz eta Erandiorantz abiatuko da eta eguerdia aldean Bilbon izango da, 19. edizioari amaiera emateko.

(Elorriotik hasita murgildu da Durangaldean 19. Korrika)

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados