Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Etxez etxeko zerbitzua emateko 1,3 milioi bideratuko ditu Amankomunazgoak

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak hainbat kontratu esleitu ditu Gizarte Zerbitzuko sailak eskaintzen dituen prestazio ezberdinak garatzeko. Guztira, 661.532 euro zuzendu ditu aurten eta 2013. urterako. Bestalde, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko, 1,3 milio euro zuzenduko ditu urte honetarako, iaz baino %8 gehiago.

Alde batetik, persona nagusiak dinamizatzeko eta menpekotasuna duten pertsonak dauden familiei arreta eskaintzeko zerbitzuari 235.980 euro bideratu dira, eta Zaindu programaren esku-hartze psikosozialrekako zerbitzuak, berriz, ia 50.000 euro suposatuko ditu. Arrisku egoeran dauden familia, gazte eta haurrentzako arreta psikosizialeko programak garatzeko zerbitzua eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeei arreta psikologikoa emateko zerbitzuentzako 48.632 euro bideratuko ditu Amankomunazgoak. Drogazaletasunari aurre hartzeko zerbitzuak, ordea, 327.240 euro izango ditu.

Bestalde, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko irizpideak onartu ditu, eta 1,3 milio euro zuzenduko dira urte honetarako, pasaden urtean baino %8 gehiago. Honekin batera, Amankomunazgoak menpekotasunaren laguntzarako legeak orain arte jasotzen dituenei bost balizko berri gehitu dizkio. “Helburua sozialki ahulenak eta baliabide ekonomikorik ez duten eskualdeko pertsonek zerbitzu hau jaso ahal izatea da”, azaldu du Oskar Zarrabeitiak, Amankomunazgoaren presidenteak.

Azkenik, Amankomunazgoak 349.121 euro zuzendu ditu gizarte-larrialdietarako diru-laguntzentzako.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados