Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Etorkinentzako zerbitzua ez kentzeko eskatu dute Zornotza eta Durangoko udalek

Eusko Jaurlaritzak etorkinentzako Heldu zerbitzua ixteko asmoa agertu izana gaitzetsi dute Amorebieta eta Durangoko Udalek. Horregatik, zerbitzua ixteko hartu duen erabakia bertan behera utzi dezala eskatzen diote udal batzarrek.

Etorkinentzako laguntza juridikoa ematen zuen zerbitzua ixtearen kontrako mozioa aurkeztu du EAJ-PNV  alderdiak Amorebieta eta Durangoko udaletxeetan. Durangon, gainera, Aralarrekin batera aurkeztu da mozioa. Bertan, EAJ eta Arralarrek alde egin zuten, PP eta Talde Mistoa abstenitu eta PSE alderdia, ordea, kontra azaldu zen.

Dani Maeztu, Aralarreko bozeramaileak azaldu zuen bezala, “testuinguru konkretu” baten kokatzen da erabakia. “Beste murrizketa sozial baten aurrean gaude, krisi egoera baten. Beste hainbat azpiegituretan ez dago murrizketarik, baina bai eragin zuzena duten hainbat zerbitzutan. Oso larria da etorkinak gelditu diren egoeran”, azpimarratu zuen Maeztuk.

Cristina Ibarrola, PP alderdiko zinegotziak, ez zuen bat egin “etorkinek arreta gabe geldituko direla” argudioarekin. Eta etorkinei arreta espezifikoa emateko “ofiziozko txanda” dagoela gogoratu zuen. Halaber, krisi egoeran gastu publikoa neurritu behar dela ezezik, zerbitzuetan bikoiztasunik ezin direla eman ere gogoratu zuen Ibarrolak. 

Bestalde, PSE alderdiko bozeramalea den Pili Riosek zerbitzua desagertzen ez dela argitu zuen, “kudeaketa aldaketa bat” ematen dela baizik. ”Enpresa pribatu baten eskutik publikoa den kudeaketa batera aldatuko da. Zerbitzu publioetarako sarrera, ate publikoetatik izan behar da”, azaldu zuen. 

 

“Integrazioaren alde”

Oier Perez, Talde Mistoaren zinegotziak, ordea, “kudeaketaren inguruko zalantzak” erakutsi ondoren, sozialistei galdetu zien publikoki kudeatzeak zer supotzan duen. Halaber, “integrazioaren aldetik asko falta dela uste dugu” eta horregatik taldearen abstentzioa.

Azkenik, Aitziber Irigoras, alkateak, “hausnarketa egiten den bitartean zerbitzua ez desagertzea eskatzen dugu”. Gainera, Irigorasek galdetu zuen “zerbitzu hori ematen ez bada, udalek eman beharko dute eta zelan?, non dago finantziazioa?”.

Bestalde, Amorebieta-Etxanoko udalean mozioaren alde EAJ, EB eta EA taldeak agertu ziren, PP alderdia abstenitu eta PSEko zinegotziek, ordea, kontrako botoa eman zuten.

Vicente Silva, EB zinegotziak “apustu sozialak lurreratu” nahi dituela leporatu zion Eusko Jaurlaritzari. Beatriz Calvo, PP alderdiko bozeramaileak, ordea, etorkinek arreta gabe geldituko direla argudioarekin desadostasuna azaldu zuen.

Ildo honetatik, Antonio Castelletek alderdi sozialistaren iritzia eman zuen. Etorkinek laguntza gabe geldituko direla ezeztatu zuen, eta “beste esparruetatik” emango dela aurerreratuz.

Halaber, Karmele Aurtenetxe, EAJ alderdiko zinegotziak gogoratu zuenez,” Helduk egindako lana beharrezkoa da”. “Bere betekizuna betetzen ez badu, norena izango da erantzukizuna?, udaletxeena?”.

 

Zerbitzu aintzindaria

Espainiar estatuan aintzindaria izan den etorkinen laguntzarako zerbitzua, 2002. urtean sortu zen. Heldu zerbitzuaren helburua etorkinen erregularizazioa lortzea da, eta etorkinei lan merkatura sarbidea erraztea. Sortu zenetik 34.000 espediente inguru erantzun dira eta mozioan adierazten den bezala “honek erakusten du Helduk interes publikoei emandako erantzuna”.

“Eusko Jaurlaritzak komunikabideen bitartez adierazi zuen Heldu Zerbitzua bertan behera uzteko asmoa. Horrek krisi ekonomiko larria pairatzen ari garen garai honetan gizartearen zati ahulenetako bat alde batera utziko dela, behar duen arreta gabe”, adierazten dute mozioaren bitartez.

Gainera, zerbitzua bertan behera utziz gero,” etorkinek, beraiek kudeatu beharko dute gai honen inguruan sortzen zaizkien duda eta arazo guztiak, inoren aholkularitza zerbitzu gabe”.

 

 

 

DURANGON. Noticias de Durango y Amorebieta

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados