Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Eskualdeko zazpi bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko txapelketaren Udagoieneko fasean

BizkaikoBertsolariTxapelketaUdagoienekoFasea
38 bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko txapelaren bila.

Eskualdeko zazpi bertsolari lehiatuko dira urriaren 6an hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken fasean. Seina lehiakide izango dituzten bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatu ondoren, zortzi bertsolari sailkatuko dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den finalerako.

Udabarriko fasean izan ziren 78 bertsolarietatik 29k lortu zuten Udagoieneko kanporaketa faserako txartela, 30.a 2014ko finalista izan zen Oihana Bartra izango baita.

Apirilean eta maiatzean jokatutako 13 saioen ondoren, eskualdeko bost bertsolarik Udagoieneko faserako sailkatzea lortu zuten. Aitor Bizkarra abadiñarra izan zen sailkapeneko lehena 196,5 punturekin, herrikidea den Txaber Altube hirugarrena izan zen 185,5 punturekin eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra zazpigarren postuan sailkatu zen 175 punturekin. Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Garikoitz Sarriugartere zaldibartarrak ere sailkatzea lortu zuten 167 eta 162,5 punturekin, hurrenez hurren. Bildutako puntuak sailkatzeko balio zuten eta ez dira kontuan hartuko kanporaketa saioetarako.

Saioan Zornotzan eta Berrizen

Iragarritako bost kanporaketetatik lautan, eskualdeko ordezkariak izango dira. Garikoitz Sarriugarte izango da lehen parte-hartzailea, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, urriaren 6an jokatuko den saioan hain zuzen. Ondoren, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango da Santurtziko Serantes Aretoan urriaren 14an;  Txaber Altube urriaren 21ean Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoko saioan egongo da eta Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga urriaren 28an Plentziako Jai Alai frontoian jokatuko den kanporaketan abestuko dute.

Bost kanporaketatako irabazleak eta fase horretan puntu gehien lortu dituzten bost bertsolariek sailkatuko dira finalaurrekoetarako. Fase horretan 2016ko zortzi finalistak, Miren Amuriza berriztarra eta Beñat Ugartetxea mallabitarra tarteko, lehiatzen hasiko dira.

Amurizak ‘etxean’ kantatuko du azaroaren 18an, lehenengo finalaurrekoa Berrizko pilotalekuan jokatuko baita. Ugartetxeak berriz, Igorreko Udal kiroldegiko saioan kantatuko du azaroaren 25ean. Hirugarren finalaurrekoa Lekeition jokatuko da. Bilboko finalean finalaurre bakoitza irabazitako bertsolariak eta puntu gehien metatutako bostak egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados