Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Erromeriak, bertso-saioa eta afariak izango dira aurten ere Argiñetako Kofradia jaietan

Erromeriak, bertso-saioa eta afariak izango dira aurten ere Argiñetako Kofradia jaietan

Elorrioko Argiñetako Kofradia jaiak uztailaren 31n abiatuko dira eta aurten ere erromeriak, afariak, bertsolariak eta bestelako ekitaldiekin osatuko dute egitaraua. Lehen eguneko egitaraua  entsalada, txuleta, tripaki, odoloste, piper eta sasoiko jakiekin prestatutako afariekin eta Dantzadi taldearen erromeriarekin hasiko da. 

Abuztuaren 1ean ospatuko duten Kofradiaren eguna, goizeko 12.30etako mezarekin hasiko da eta honen ostean Kofradiako kideek ohiko bazkaria egingo dute. Arratsaldean auzoko trikitilarien ekitaldia egongo da eta gauean ohiko afariez gain, Kaixo taldearen erromeria eta 23.30ean bolo txapelketa hasiko da, lehiaketa honetako onenek 400 euro eta txapela, 200 euro eta 100 euroko sariak eskuratuko dituztela.  

Eguerdian izango den eliza ospakizunarekin hasiko dira igandeko ekitaldiak eta arratsaldean Itziar Gamero kontu kontalariak ipuin saioa eskainiko du. Gauean berriz, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Onintza Enbeita eta Beñat Ugartetxea bertsolarien ekitaldia egongo da.

Ohikoa denez astelehenean amaituko dira Argiñetako Kofradiaren jaiak eta 12.30ean meza izango da eta ondoren paella jana, bertaratzeko txartelak 20 euroren truke salduko dituztela. Aurtengo ospakizunak 22.30ean hasiko den Dj Alexen saioarekin osatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. YuanYo

    Argazkian agertzen diren bi neskak, Kantugioan ikuzi nituen duela aste pare bat 🙂

    Deja una Respuesta
  2. YuanYo

    Argazkian agertzen diren bi neskak, Kantugioan ikuzi nituen duela aste pare bat 🙂

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados