Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Artzain-txakur erakustaldia izango da lehenengoz Atxondoko Santixauetan

Artzain-txakur erakustaldia izango da lehenengoz Atxondoko Santixauetan

Atxondoko Santixau auzoko jaietan ohiko gastronomia eta karta txapelketaz gain, lehenengoz egiten den Artzain-txakur, ardi eta abarren erakustaldia ere izango dute aurten. Saioa igandean izango da, uztailak 26, meza nagusiaren ostean.

Aurtengo jaiak ohiko patata tortilla txapelketak izango dituen bi lehiaketekin hasiko dira gaur, uztailak 24, iluntzeko zortzietan. Lehengo lehiaketa patatak hobeto nork zuritu izango da eta lana hobeto egiten duenak Etxoste jatetxean bi pertsonendako afaria irabaziko du. Zuritutako patatekin egingo diren txapelketaren irabazleak berriz, sari berezia lortuko du.

Jaien lehen eguneko egitaraua txopoa jasotzeaz, tortillekin egingo diren afariekin eta kantu-karaokearekin ostuko da.

Larunbatean ospatuko duten Santixau Eguneko egitaraua goizeko 11.30ean abiatuko da meza nagusiarekin eta ostean Andasto dantza taldeak eskainiko duen ekitaldiarekin. Ondoren oilasko-paella txapelketa hasiko da eta 14.00ak aldera prestatutakoen aurkezpena egingo da. Ondoren, herri bazkaria hasiko da, jai batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko dituela.

Arratsaldean, Laja eta konpainia trikitilarien ekitaldiaz gain, mus, igel eta bolo txapelketak egongo dira eta gauean berakatz-zopa eta txokolatea izango da bertaratutakoentzat.

‘Mozorro eguna’ ospatuko dute igandean eta 11.00etako meza nagusiaren ondoren Artzain-txakur, ardi eta abarren erakustaldia hasiko da eta jarraian saiheski pintxoen eta Gernikako piperren dastatzea egongo da. Arratsaldean mus eta briska txapelketak eta umeen jolasak egongo dira eta ondoren mozorro lehiaketaren sariak banatuko dira. Jaiak amaitzeko otzara zozkatu eta txokolate beroa egongo da bertaratutakoentzat.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados