Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Errebonbilloek tradizioz beteko dute kalea urriaren 6an

errebonbillos-Elorrio-2017Urriko lehen domeka denboran lau mende atzera egiteko eguna da Elorrion. Goizaldetik arratsaldera bitartean, Errebonbilloen alardearen ikuskizunaz gozatuko dute herritarrek.

Urriaren 6an berriro entzungo dira Errebonbilloetako alardearen doinuak kalean goizeko lehen ordutik, egitarau tradizional eta bereziari hasiera emanaz.

Izan ere, goizeko bostetan hasiko dira Errebonbilloak udaletxean jaurtigairik gabeko munizioak botatzen, euren txano, frak eta txorrerak soinean. Jarraian, kaleetan zehar ibiliko dira tiroka, eta, indarrak berreskuratzeko, alkateak gos​arira gonbidatuko ditu ondoren.

Nesken gomazko paleten partidak

Lau mende baino gehiago dituen ohitura hau kirol eta kultur ekintzekin borobilduko da, ohi bezala. Hala, 11:00etan, Nesken Gomazko Paleten Zirkuituko partidak jokatuko dituzte kiroldegiko Hilario Azkarate frontoian. 11:30ean, berriz, Basilikako Koruak girotutako meza ospatuko da, ohi bezala, eta ostean, 13:00etan, Durangaldeko Jaizale Txistulariek kontzertua emango dute herriko plazan, beste musikari batzuekin batera.

Azkenik, arratsaldeko bostetan, Elorrioko Errebonbilloek Errosarioko Amabirjinari lagunduko diote prozesioan, eta herritarrekin batera soka-dantza dantzatuko dute plazan.​​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados