Ernai Gazte Antolakuntzak 2021eko maiatzaren 7an deitutako mobilizazioetan atxilotutako zazpi gazteen aldeko kontzertua prestatu du biharko. ‘Ez gaituzte geldituko! Gazte borrokak merezi du!’ goiburuarekin antolatutako ekitaldia Zaldibarko Gaztetxean izango da, 22:00etan hasita.
Gazteen egoera salatzeko iaz egindako mobilizazioetako atxilotuetatik hiru eskualdekoak dira; bi Durangokoak eta bat Zaldibarreko. Epaiketa ekainaren 15ean izango dute eta zazpi gazteek “espetxe zigor eskaerei, isunei eta kalte ordainei egin beharko diete aurre, guztira 20.000 eurotik gora”, Ernaiko kideen arabera.
Diru kopuru hori lortzeko helburuarekin Zaldibarren antolatutako kontzertuan Liher, Zeker, Gora Etorri eta Dj Party & Tiza izango dira. Ekitaldia gaueko hamarretan hasiko bada ere, Gaztetxeko ateak 20:00etan irekiko dira, musika saioak hasi arte afariak emango baitira.
Kontzerturako sarrerak 6 eurotan daude eskuragai Zaldibarko Sorgin, Durangoko Intxaurre herriko tabernan, Zornotzako Herriko tabernan, Elorrioko Parran, Eibarko Gurdin eta Igorreko Herriko tabernan.
I can smell that picture.
Clasismo en estado puro.
Hueles a rancio. 😉