Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Eneko Sagardoyk ustez hilketa bat egin duen gazte magrebtar bat gorpuztuko du

Eneko Sagardoyk ustez hilketa bat egin duen gazte magrebtar bat gorpuztuko du

Eneko Sagardoy aktore durangarra bi aldiz azalduko da eskualdeko agertokietan zazpi eguneko tartean. Lehena, igandean, arratsaldeko zazpietan, Durangoko San Agustin Kultur Guneko oholtzan Tartean konpainiak eskainiko duen ‘Zergatik, Jamil?’ obran. Bigarrena hurrengo larunbatean, hilak 30, Berrizko Kultur Etxean eszenaratuko duen ‘Amodioaren ziega’ antzezlanean.

Igandeko agerraldian Mikel Martinez izango du taldekide, Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako ‘Zergatik, Jamil?’ ikuskizunean. Sagardoyk gorpuzten duen pertsonaia magrebtar jatorriko gazte bat da eta, duela gutxirarte, ohean zetzan elbarritu babesgabe zaintzen zuen maitekiro.

Sagardoyren esanetan bere pertsonaiak “memoria galdu du kolpe bat jaso ondoren” eta dakien bakarra poliziak esandako da, alegia, elbarritua tiroz hil duela. Hildako eszenan agertzen zaio eta hortik aurrera “bien artean deskubritu beharko dute ia benetan hil duen eta, hala izan bada, zergatik egin duen”.  

Telleriak drama gordina egiteko aukera alboratu eta “suspense ariketa teatral suspergarri eta aktibatzailea” egitea erabaki zuen. Agertokian jartzen dena thrillerrak “ikuslea heldu eta amaiera arte askatu gabe eskutik eramateko aukera ematen du”. Eta ikuskizuna amaitu arte “ikusle bakoitzak bere hipotesi eta ondorioak ateratzeko aukera izango du”.

Zirrara puntu bat

San Agustingo oholtzan antzezteak zirrara puntu bat eragiten du Sagardoyrengan “bertako talde residenteko kidea naizelako, Karrikakoa hain zuzen, eta etxean bezala egongo naiz”. Gainera, Durangon antzezteak “egunerokotasunean zurekin dabilen jendeari bertan ikusteko aukera” ematen die; “Berrizen abenduan egin genuen emanaldia Durangoko Azoka egunetan izan zen eta zaila zelako bertara joatea”.
 ‘Zergatik, Jamil?’ ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokian izango da ikusgai martxoan, euskaraz zein gaztelaniaz estreinatuko den bertsioa, eta ondoren Donostiako DFeria-Arte Eszenikoen azokan aurkeztuko da.

Gaztelaniazko bertsioa egiteak Euskal Herritik irten eta Estatu espainiarreko agertokietan antzezteko aukera emango dio konpainiari eta Sagardoyri. “Gaztelaniazko bertsioak ikuskizuna kanpora zabaltzeko eta aurkezteko aukera emango digu”, aktore durangarraren esanetan.

Amodioaren ziega

Bestalde, Nazaret Froufre berriztarra, Joana Ocaña durangarra eta Urki Muguruza zumaiarrarekin batera sortutako Lauka Teatrorekin ‘Amodioaren ziega’ ikuskizuna antzeztuko du Berrizko Kultur Etxean hurrengo larunbatean, iluntzeko zortzietan.

Xabier Mendigurenek idatzitako testuak kartzelako “bis a bis” hartzen du ardatz eta ekitaldiko protagonistak preso dagoen Aitor eta bisitan doan bikotekidea Miren dira. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados