Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Emakumeen ahalduntzeari buruzko tailerra antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Udalerriko emakumeei zuzenduta dagoen ahalduntzeari buruzko tailerra antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak. Urriko ostegun guztietan emango da Zelaieta zentroan, arratsaldeko 18:30etik gaueko 21:00etara, Eskarne Larrinaga hezitzailearen eskutik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuz. Izena emateko epea hilaren 27ra arte zabalik izango da.

 “Gure gizartean gizon eta emakumeen arteko berdintasunean era nabarmenean aurrera egin den arren, desberdintasun handiak daude oraindik ere eskubideak, boterea, bitartekoak eta onurak eskuratzeko tenorean. Emakumeen ahalduntzea da desberdintasunok desagerrarazteko bideetako bat”, azpimarratu dute Gizarte Ekintza sailetik.

Udalerriko emakumeen artean ahalduntzea abian jartzea helburu duen topagunea izango da tailer hau. Metodologia dinamikoa landuko da ikastaroan, gorputz adierazpena eta musika erabiliaz.

 

Boterea eskuratzea

Ingelerako ‘empowerment’ hitzetik egindako itzulpen literala da “ahalduntze” hitza, eta arlo pertsonalean, eta egoera sozialean, ekonomikoan eta politikoan boterea eskuratzea, indartzea, esan nahi du.

Izena emateko: 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@amorebieta.net helbide elektronikora mezua bidalita egin daiteke eskaria. Ikastaroan zein hizkuntza erabiltzea adierazi beharko da, eta  haurtzaindegi zerbitzua behar bada ere, hala jakinaraziko da.

 ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados