Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Emakumeak irakurritako pregoiak piztuko ditu Apatamonasterioko jaiak

Emakumeak irakurritako pregoiak piztuko ditu Apatamonasterioko jaiak

Atxondoko Lamiak emakume taldeak piztuko ditu ofizialki Apatamonasterioko jaiak ostiral honetan, ekainak 26. Orain arte San Pedroren ohorez egindako ospakizunak ‘Aste Nagusia’ bilakatu dituzte aurten, eta ostegunetik asteartera prestatutako egitarauan adin guztientzako ekitaldiak tartekatzen dira.

Ostiraleko hasiera aurretik pintxo-potea eta txosnen irekierari ekingo diote ostegunean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, eta ondoren pilota desafioa izango da herriko frontoian.

Ostiralerako iragarritako ekitaldiak arratsaldeko 17.00etan abiatuko dira Gaztetxean txopo txikiaren apainketarekin eta bi ordu geroago txopo txikia eta txopo handiaren igoerari ekingo diote gaztetxetik irtenda eta trikitilariekin partaidetzarekin. Ondoren,  jaiei hasiera emango dion pregoia irakurriko dute Atxondoko Lamiak emakume taldeko kideak.

Iragarritako ekitaldiak tortilla eta bakailao txapelketekin jarraituko dute eta ondren herri afaria ospatuko da frontoian . Bertaratzen den taldeek beraien janariak eraman behar dituzte eta ogia, postrea eta kafea berriz Jai Batzordearen kontu izango dira. Eguneko egitaraua Oxabi taldearen erromeriarekin osatuko da.

Mozorro eta Kuadrillen Eguna ospatuko dute larunbatean eta goizeko 11.00etatik aurrera Inguru abenturak prestatutako jolas eta ekintzekin disfrutatzeko aukera izango da. Jarraian paella-jana egongo da eta hau amaitu ondoren kuadrillen arteko jolasak hasiko dira. Musikarekin amaituko da eguna. Arratsaldeko 18.30ean Aulestiko batukadaren  kalejira hasiko da eta 23.00etan Elorrioko ‘Iheskide’ eta Donostiako ‘Skakeitan’ taldeen kontzertuak izango dira plazan.


Olaizola eta Goñi

Atxondoko gazteen pilota partiduekin hasiko dira 11. 00etan igandeko ekitaldiak. Arratsaldeko 16.00etatik aurrera Igel txapelketak jokatuko dira Itziar tabernan, lehenengo gazteena eta ondoren 29. edizioa beteko duen nagusiena. 17.00etan umeentzako ipuin kontalari musikatua egongo da plazan eta 19.00etan  emakumeen herri kirol erakustaldia hasiko da toki berea. Ordu bete geroago ‘Andasto’ dantza taldearen erakustaldia eskainiko da.

San Pedro eguna ospatuko dute astelehenean eta 11.00etatik aurrera umeentzako zurezko jolasak egongo dira. Arratsaldeko 19.00etan bi motatako pelota partiduekin osatutako jaialdia hasiko da frontoian. Lehenengoan, Bizkaiko kadete mailako pala txapelak lortu berri dituzten Amaia Marizkurrena eta Ane Díez atxondoarrak Larrabetzuko Maialen eta Iratiren kontra lehiatuko dira. Ondoren profesionalen eskuzko norgehiagokari ekingo diote Goñi eta Otxandorenak eta Olaizola I.ak eta Jaiok osatutako bikoteak.

Asteartean amaituko dira aurtengo jaiak eta eguerdian jubilatuen bazkaria egongo da. Arratsaldean saiheski-jana eta txopoa botako da eta 20.30ean zuzeneko musikaz lagundutako akrobazia eta tela ikuskizuna eskainiko da frontoian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados