Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Udalak San Pio eta Buzkantz kaleak birgaitzeko obrak egiteko banku-kreditua onartu du

Elorrioko Udalak San Pio eta Buzkantz kaleak birgaitzeko obrak egiteko banku-kreditua onartu du. Zehazki, 1.900.000 euro izango dira San Pio kalerako eta 300.000 euro Buzkantz kalerako. Maileguaren kontratuaren ezaugarri nagusiei dagokienez, adierazi behar da epe luzerako mailegua dela, eragiketa-motari dagokionez. Interesak likidatzeko eta amortizatzeko epea 12 urtekoa da, gabeziako 2 urte barne, eta interes-tasa aldakorra 3 hilabeterako euriborra + % 0,49 da.

Hirigintza zinegotzi Maria Herreroren arabera, “2008 urte inguruan ziren proiektua sortzen, baina tamaina eta kostu ekonomiko handiagatik legealdiz legealdi atzeratu egin da. San Pio Elorrioko sarrera nagusia da, hirigune historikoaren zati bat. Bere egoera fisikoa oso txarra da eta ez da batere atsegina: espaloien egoera ez da irisgarria oinezkoentzat, trafiko bolumen handia dago, eta, azken batean, segurtasuna ez dago bermatuta. Banku-kreditua izapidetuta, beste urrats bat eman dugu elorriarrekiko zor historikotzat jotzen duguna gauzatzeko “.

Udalerriko arteria nagusietako baten fisionomia goitik behera aldatuko da esku-hartze integral horren ondoren: noranzko bakarreko kale bihurtuko da, espaloiak zabalduko dira eta zoladurak eta hiri-altzariak egokituko dira, oinezkoek lehentasuna izan dezaten ibilgailuen zirkulazioaren aurrean.

Uholdeen saihestea

Herreroren arabera, “oraindik azken izapideak geratzen dira: obra lizitatzea, auzokideekin hitz egitea, trafikoaren zirkulaziorako bide alternatiboak prestatzea… Horrekin guztiarekin, espero dugu uda ostean hastea obrekin”.

Buzkantz kaleak irisgarritasun-arazoak ditu oinezkoentzat, eta uholde-arriskua ere bai, euri asko egiten duenean, etxabe urpean geratzen baitira. Esku-hartze honekin akats horiek konpondu nahi dira, hodien sistema berrituz eta kalea espaloi berriez, oinezkoentzako pasabide garaiez eta bidegorri batekin hornituz. Lanak udaberri amaieran hastea aurreikusten da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Eta auzoetan zer?

    Horrek diez zuen kezka nagusiak? Jakin deizuela Elorrixoko auzo batzutan gaur ondio ur edangarri barik gauzela!
    Baserri batek su hartu ezkero ea zeinek amatatzen dauen presio barik!
    Jarraitu herrian “estetika zaharkituaz” eta ziklisten “arazo” larri horretaz kexatzen.

    Deja una Respuesta
  2. elorrixo

    Me parece bien esta nueva obra porque mejorará la vida de los residentes de la zona.
    Queda la duda de como se solucionará la perdida de una entrada al pueblo.
    Por otro lado la entrada al pueblo por la autovía es caótica porque la carretera está llena de baches , llena de camiones y es estéticamente horrorosa.
    A ver si el Ayto se pone las pilas y se algo de mejora por el pueblo ya que actualmente está ABANDONADO ToTALMENTE en el tema de urbanismo.

    Deja una Respuesta
  3. Txirrindulari bat

    Ez dute ahaztu behar txirrindulari eta zikloturista guztiok herria zeharkatu behar dugula Kanpazar edo Elgetarantz joateko, ez zaigulako uzten saihesbidetik (autobia) ibiltzen.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados