Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Elorrioko Udalak bake epaile berria hautatzeko prozesua ireki du

Jolasak eta tailerrak izango dira larunbatean Elorrioko plazan.Elorrioko Udalak bake epaile berria eta haren ordezkoa aukeratzeko prozeduraren deialdia ireki du. Izena emateko epea, urtarrilaren 10era arte irekita egongo da eta aukeraketa egiterako orduan, hautagaien ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira.

Bake epaile lanak egiteko aurkeztu nahi duten herritarrek beren hautagaitza aurkeztu ahal izango dute udalari aurkeztutako eskabidearen bitartez.

Postu horretara aurkeztu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea, naziotasun espainiarra izatea, kargu judizialetarako aurreikusitako ezintasun edo bateraezintasun-kausarik ez izatea, eta, azkenik, alderdi politikoetako eta sindikatuetako kide ez izatea eta horien zerbitzuetan enplegurik ez izatea.

Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuta, udaleko Ogasuna eta Pertsonala batzorde informatiboak eskabideak eta horiei erantsitako dokumentuak aztertuko ditu eta eskatzaileen artean balizko titularra eta ordezkoa proposatuko dio Udalbatzari.

Proposamen hori merezimenduen araberakoa izango da, eta horretarako puntuazio-sistema diseinatu du udalak. Sistema horretan ikasketak, esperientzia eta euskararen ezagutza baloratuko dira.

Informazio gehiagorako: http://www.elorrio.eus/eu-ES/Udala/Idazkaritza/Iragarki_taula/Ediktuak%20bandoak%20eta%20oharrak/20161214_Bake_epaile_hautaketa.pdf

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados