Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Elorrioko Intxorta asti elkarteak udako kanpamentuari eusten dio

ElorrioIntxortaAstiElkartea2020koKanpamentuaElorrioko Intxorta asti elkarteak ekainaren 29tik uztailaren 10era arte Gipuzkoako Lizartza herrian egitekotan den 2020ko udako kanpamentuari eusten dio eta bertan parte hartzeko izena emateko epea ireki du.

Intxorta elkarteko begirale taldearen erabakia, koronabirusaren krisiak eragindako egoera “ebaluatu ondoren” hartu dutela diote. “Printzipioz kanpamentuaren antolakuntzarekin jarraitzea erabaki dugu, baina denborak aurrera egin ahala egora ez baldin bada lehengora bueltatzen, kanpamentua bertan behera geratu beharko da”, adierazi dute.

Izen ematea on-line

Egungo egoerak hala behartuta, izen ematea on-line egin beharko da nahitaez eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Umeen gurasoak zalantzak izango ditzaketela ere kontuan hartu dute antolatzaileek eta, horregatik, “inolako arazorik gabe” atzera egiteko aukera egongo dela baieztatu dute, printzipioz, maiatzaren 20a arte.

Egun horretatik aurrera behin betiko zerrendak izango dituzte eta, aurreko urteetan bezala, arrazoi justifikatuengatik soilik onartuko da atzera egitea. “Arrazoi justifikatu batengatik ez bada ez da dirurik bueltatuko”, adierazi dute.

Aurtengo kanpamentuak 100 ume bilduko ditu gehienez eta lehentasuna izango dute urtean zehar Intxorta elkartean dauden umeek. Izena emandako gainontzekoak aukeratzeko zozketa egingo dute.

Umeak apuntatzerako orduan prestatutako galdetegian agertzen den informazio osoa ondo irakurtzea eta galdera guztiak erantzun behar dira.

Inongo zalantzarik izanez gero, Intxortako 615 70 15 25 telefonora deitu daiteke informazioa argitzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados