Elorrioko zenbait musikarik bideoklipa grabatu dute maiatzaren 7an Gure Esku Dago ekimenak deitutako Herri-galdeketaren alde. Bideoko ‘Erabaki daigun Elorrixon’ abestiak, Ibai Guridik idatzitako hitzak eta Kimetz Zenitagoia ‘Dummy’k sortutako doinua batzen ditu.
Bideoklipean herriko hainbat musikari agertzen dira, Arantza eta Pantxo, Han taldeko Nerea Lersundi, Bultz taldeko ‘Xagu’ eta Sugoi taldeko Mikel Quesada, besteak beste. Musikarien agerpenekin tartekatuta hainbat elorriar agertzen dira, maiatzaren 7ko herri-galdeketan parte hartzeko gonbitea eginez.
Ze abesti polita . Gendeaskok parte artu dut ta horrek kolores betetzen du abestia musika horretarako es dagoelako adinik
Hori be pagau ein bier…lotsarik pez
Udalari esker ez dugunez auzotaxirik ezin joan.
Oso ondo! zuk parte hartu nahi ez izatea be Udalaren errua, ezta?
¡qué bonito! y cuánta gente, mucho color. Zorionak!