Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Elorrioko 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea ekainaren 25ean amaituko da

elorrioko-udalaElorrioko Udalak 2024ko aurrekontu parte-hartzaileak lantzeko lehen faseari ekin dio aste honetan, eta ekainaren 25era arte herritarren proposamenak jasoko ditu. 50.000 euro bideratuko dira herritarren aldetik babes handiena lortzen duen proiektua gauzatzeko.

2024ko aurrekontu parte-hartzaileen egitasmoak bi fase izango ditu aurten ere. Lehenengoa ekainaren 25era arte izango da eta egun horretara arte proposamenak jasoko dira. Irailean egingo den bigarren fasean berriz, proiektuei buruzko bozketa egingo da.

Elorrioko Udalak hainbat bide eskaintzen ditu parte hartzeko. Alde batetik, aurrez aurre parte hartu ahal izango da, Udalean eta Iturri Kultur Etxean jarritako postontzien bidez, eta, bestetik, online, www.elorrio.eus webgunearen bidez inprimakira sartuta.

Horrez gain, bihar, ekainak 14, pertsona bat herriko hainbat gunetik igaroko da, zerbitzuaren berri emanez eta parte hartzea erraztuz.

Gainera, prozesuaren lehen eskuko informazioa eskuratu nahi izanez gero, ekainaren 21ean, asteazkena, txokolatada bat egingo da Aldatsekuan, prozesuaren nondik norako guztiak azaltzeko. Ekitaldia elorriar guztientzat zabalik dago.

Lehenengo fase horretan jasotzen diren proposamen guztiak, udal zerbitzu teknikoek aztertu eta baloratuko ditu. Irailean emango da jakitera zeintzuk diren azken bozketara igaroko diren proposamenak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados