Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elikadura ekologikoari buruzko erakusketa ibiltaria Durangon egongo da ikusgai domekara arte

‘Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da’ deituriko erakusketa ibiltaria Durangoko Ezkurdi plazan egongo da ikusgai gaurtik domekara arte. “Ekoizpen ekologikoa ezagutzera eman eta balioan jartzeko” helburuarekin egingo den ekimena, Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak eta Soloko Elkarteak antolatu dute.

11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik  19:00etara bisitatu ahal izango den erakusketak ageriak jarriko du Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joerari eusten diola urtez urte. Gainera, “gero eta pertsona gehiagok lortzen dute  Europar Batasunetik markatzen diren parametro ekologikoei jarraituz ekoiztea”, antolatzaileen esanetan.

Durangaldean 35 ekoizle

Azkeneko hogei urtean ekoizle eta hektarea kopuruan izandako bilakaera oso azpimarragarria da,  2001ean 61 ekoizle eta 373 hektarea izatetik, 2021ean 710 ekoizle eta 7.420 hektarea izatera aldatu da. Autonomia erkidegoan, guztira, nekazaritzako lurren % 4,04 da ekologikoan lantzen dena, eta gaur egun, Durangaldean 35 ekoizle eta enpresa daude ziurtatuta.

Eskualdeko ekoizleek elikagai ekologikoen eskaintza zabala eskaintzen dute Durangoko Merkatu plazan. Larunbatero zortzi ekoizle  egoten dira herritarrei euren produktuak eskaintzen, eta astean zehar eskaintzari eusteko helburuarekin Etartie denda zabaldu dute Durangon.

Ezkurdi plazan jarriko den erakusketan ekoizpen ekologikoan ziurtatutako Durangaldeko ekoizleak txandakatuko dira. Aktibitate horren inguruko informazioa eman eta jardueraren nondik norakoak  azaltzeaz gain, Kontseiluak lau euroko bonoak jarriko ditu eskuragai Merkatu plazako elikagai ekologikoen salmenta bultzatzeko. Bonoa eskuratzeko ekoizpen ekologikoaren azalpena entzun eta gurutzegrama ekologikoa bete beharko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados