Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Ekaitz Kortazar eta Paul Bereziartua gailendu ziren Joseba Jaka proban

 

Sari banaketa egin zen Ezkurdiko kioskoan proba amaitu ondoren.

Ekaitz Kortazar senior mailan eta Paul Bereziartua juniorretan irabazi zuten atzo Durangoko kaleetan korritutako Joseba Jaka Lasterketa. Durango Kirol Taldeak antolatutako probak 100 parte hartzaile inguru bildu ziten irteera puntuan.

Hamabosgarren edizioa bete zuen Durangoko Azokarekin batera korritzen den Joseba Jaka lasterketa, bere senide batzuk bertan zirela, eta ohikoa den bezala 6.000 metroko lasterketa egin behar zuten junior eta senior mailako korrikalariek.

Ibilbideko 6.000 metroak egiten azkarrena Ekaitz Kortazar durangarra izan zen 0:20:33 denborarekin eta ia minutu erdi atera zion bigarren sailkatua izan zen Aitor Uriarteri (0:21:02) eta bi segundo gehiago hirugarrena izan zen Mikel Garateri (0:21:04). Uriarte izan zen beteranoen artean azkarrena, Gontxal Cuadrado eta Enrique Delgadoren aurretik,

Lehen juniorra Paul Bereziartua durangarra izan zen 0:21:40 denborarekin; bigarrena Jon Aperribai (0:22:22) eta hirugarrena Gontzal Murgoitio (0:23:35).

Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen emakumeen artean azkarrena 0:23:03 denborarekin, Maider Korta (0:25:11) eta Garazi Sampedro (0:25:30) atxondoarraren aurretik. Emakume beteranoetan Leire Sanchez izan zen azkarrena (0:26:50), Jone Aizpurua eta Eulalia Sirventen aurretik. Juniorretan Aitana Merinok (0:26:11) irabazi zuen Nerea Fernandezen aurretik.

Nagusien lasterketa hasi aurretik, 500 eta 800 metro luzera izan zuten hiru lasterketa korritu zituzten gaztetxoek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Durangon

    DURANGON.COM eskualdeko komunikabidea da eta eskualdeko kirolarien emaitzak lehenesten ditu. Domekan korritu zen Joseba Jaka lasterketaren irabazleak (kontuan izan barik emakumeak edo gizonak diren) lerroburuan agertzen diren biak izan ziren.

    Deja una Respuesta
  2. Mikel

    titular matxistagoa ezin zitekeen izan

    Deja una Respuesta
  3. RUTH

    Berdin korrika egin, kategoria desberdinetan….baina titularretan gizonak besterik ez….

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados