Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eingo eta Gauargiren erromeriak, bertsolariak, Estutu eta Kokatu egongo dira Argiñetako jaietan

Elorrioko Zenita auzoan dagoen Argiñetan, Kofradi jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 4tik 7ra bitartean, eta ohiko Kofradi bazkariaz gain, erromeriak, bertsolariak eta rock kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Ospakizunak barikuan hasiko dira ohiko afariekin eta 22:30etik aurrera Eingo taldeak girotuko duen erromeriarekin.

Zapatuan Kofradiaren bazkaria egingo da 14:00etan hasita. Aurretik, meza egongo da 12:30ean eta egun guztian zehar trikitilariek alaituko dute nekropoliaren ingurua. Iluntzean, ohiko afariak dastatzeko aukera egongo da, eta afalostean Gauargi taldearekin erromeria eta bolo txapelketa egongo dira.

Eguerdian egingo den eliza ospakizunarekin eta jarraian auzoko dantzari zaharrak eskainiko duten saioarekin abiatuko dira domekako ekitaldiak. Arratsaldean umeentzako puzgarriak eta bitsaren jaia egongo dira, eta 20:30etik aurrera Amets eta Maddalen Arzallus bertsolarien ekitaldia egongo da.

Argiñetako ospakizunak astelehenean amaituko dira. Eguerdian paella jana egongo da eta 22:30ean hasita kontzertua eskainiko dute Estutu eta Kokatu taldeek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados