Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Eider Rodriguez eta itsasoa dira ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimeneko protagonistak

Eider Rodriguez eta itsasoa dira ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimeneko protagonistak

‘Hitzez eta Ahotsez’ literatur ekimenak bigarren ekitaldia burutuko du bihar, asteartea 27an. Saioa Eider Rodriguez idazlearen berbaldiarekin hasiko bada, itsasoa izango da jardunaldiko protagonista nagusia.

Bigarren urtez ‘Hitzez eta Ahotsez’ literatur taldeak antolatutako jardunaldia, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da arratsaldeko zazpietan hasita. Ekimenaren lehen zatian Eider Rodriguezen berbaldia izango da, solasaldiaren ardatza ‘Itsasoa da bide bakarra’ izango delarik.

Oreretako idazleak hainbat lan argitaratu ditu dagoeneko; ‘Irakurri’ (2008) saiakera bilduma, ‘Haragia’ (2007) eta ‘Eta handik gutxira gaur’ (2004)  narrazio bildumak eta ‘Katu Jendea’ (2010), besteak beste.

‘Hitzez eta Ahotsez’ ekitaldira bertaratzen diren literatur zaleek, itsasoari buruzko hainbat idazleren ipuin, narrazio eta poemak izango dituzte entzungai ondoren. Aukeratutako testuak gaur egungo idazleenak zein aspaldikoenak izango dira; hala nola, Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Pako Aristi, Toti Martínez de Lezea edo Aurelia Arkotxarenak.

Irakurketa horrez gain “aurten sortzaile orori tarte berezia egin nahi diegu”, Marisa Barrena eta Ixone Aroma antolatzaileen esanetan. “Irakurraldian guk aukeratutako testua zein norberak sortutakoa irakurri ahal izango da.


Ia 200 lagun

Ez da kalitate kontrolik egongo, testuaren luzera izango da muga bakarra, irakurle bakoitzak pare bat minutu izango dituelako bere testua irakurtzeko”. Ekimen honekin aukera aparta dute “Durangaldeko aspaldiko sortzaile zein sortzaile-gaiek buruari buelta batzuk eman eta jendaurrean euren sorkuntza  azaltzeko”.

‘Itsasoa, Hitzez eta Ahotsez’ ekimenak iaz burututako ‘Sarri, Hitzez eta Ahotsez’ arrakastatsuari jarraipena eman nahi dio, ia 200 lagun bildu zen eta.

Durangoko Arte eta Historia Museoaren eta Plateruena Kafe Antzokiaren laguntzarekin burututako ekimenak jarraipena izango du otsailean eta martxoan Durangoko Udal Bibliotekan izango diren Tertulia Dialogikoekin eta apirilaren 24an Plateruena kafe antzokian izango den Irakurraldiarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados