Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangoko Kontserbatorioko Uxue Zabala ikasleak Asturiasen jarraituko ditu ikasketak

Uxue Zabala, Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko zeharkako flauta ikasleak, plaza lortu du Asturiasko Goi Mailako Kontserbatorioan, interpretazioko musika ikasketekin profesionalki jarraitzeko.

Oviedon dagoen ikastegian plaza lortzea “albiste garrantzitsua da Bartolome Ertzilla Kontserbatorioarentzat”, adierazi dute ikastetxetik.

Gainera, bi arrazoi aipatu dituzte. Alde batetik, “Goi Mailako Musika Zentroetan eskaintzen diren plazak oso urriak dira eta konpetentzia apartekoa da; beraz, aurkezten diren ikasleen maila oso altua da”.

Bestalde, “Bartolome Ertzilla tamaina ertaineko zentroa da, probintziako hiriburuetako Kontserbatorio profesionaletako ikasleekin lehiatu behar duena. Horregatik, bertako ikasleak maila horietan kokatzea oso lorpen garrantzitsua da maila akademikoan irakasle-talde osoarentzat”.

Goi-mailako ikasleak

Zabalak lortutakoa azpimarragarriagoa da oraindik,  kontuan hartzen bada “Nafarroako Goi Kontserbatorioko Flautaren Pedagogia Ikasketetarako sarbide-probetara ere aurkeztu zen, eta han ere plaza lortu zuen”. Hala ere, Asturiasko Kontserbatorioa aukeratu du.

Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionalean ikasi ondoren, “27 gaztek amaitu dituzte edo egiten ari dira Musikako goi-mailako ikasketak, 2006-2007 ikasturtean Kontserbatorio Profesionalaren lerroa ezarri zenetik, lehendik zegoen Musika Eskolarekin batera”, azpimarratu dute Bartolome Ertzillako arduradunek.

Musikari horien guztien artean, espezialitate askotakoak daude: oboea, klarinetea, biolontxeloa, txistua, biolina, bateria, baxu elektrikoa edo pianoa/musika-hizkuntzaren pedagogia, besteak beste.

Bartolome Ertzillatik azpimarratu dutenez “azaldu behar da orain musika benetako alternatiba profesional gisa jorratzen duten gazte horietako asko, Bartolome Ertzilla musika-eskolan hasi zirela Musika eta Mugimendu mailan; Musika eta Mugimendua, musikara hurbiltzeko hasierako maila da, 4 eta 6 urte bitarteko umeak daude maila honetan”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados