Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko Institutuko hiru ikasle Europako Estatistika Txapelketako Estatuko fasea irabazi dute

Saioa Garrido, Ixone Sesma eta Maider Egiraun, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuko 4. DBHko ikasleak European Statistics Competition–ESCko (Europako Estatistika Txapelketa) Estatuko fasea irabazi dute. Orain, Unai Mendiguren matematika irakasleak gidatutako taldea Europa mailan lehiatuko da.

Urtero-urtero antolatzen den txapelketak hainbat fase ditu eta parte-hartzaileek erronka desberdinei aurre egin behar diote: oinarrizko ezagutza estatistikoen inguruko azterketa egin behar dute; estatistika-iturri ofizialetan informazioa topatzeko proba; txosten estatistikoak interpretatzeko galdetegia erantzun; eta datu multzo batzuetatik abiatuta, estatistika ezberdinez bideratutako prentsa-ohar bat prestatu behar dute.

Proba guztiak ebaluatu ondoren, Durangoko Institutuko ikasleak Estatu mailako irabazleak bilakatu ziren, Bartzelonako Escola Cultural, IES Oñati BHI, Palentziako IES Jorge Manrique eta Malagako Colegio Salliver institutuen aurretik.

Sariak jasotzeko ekitaldia

Garridok, Sesmak eta Egiraunek eta Mendiguren tutoreak apirilaren 21ean (10:15etan) jasoko dituzte sariak Institutuan bertan egingo den ekitaldian, Instituto Nacional de Estadistica eta Universidad Complutense antolatzaileen eskuetatik. Ekitaldian, irabazleen senitartekoak eta 3-4 DBHko ikasleak ere izango dira.

Estatu mailako txapelketa irabazteagatik, ikasle bakoitzak 100 euroko opari-txartela, estatistika-argitalpen sorta, promozio-materiala eta diploma bana jasoko du. Irakasleak berriz, 300 euroko opari-txartela, estatistika-argitalpen sorta, promozio-materiala eta diploma jasoko ditu.

Orain, Europa mailako txapelketan lehiatzeko, bideo bat sortu beharko dute eta horretarako Institutuko euskara, ingelesa, marrazketa eta teknologia eta matematika mintegien laguntza jasoko dute. Izan ere, bideoa euskaraz egingo dute, ingelesezko azpitituluekin, eta ondoren bideoaren ekoizpena egin beharko dute, Gainera, matematika mintegitik lanketa estatistikoaren aholkuak izango dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados