Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

Durangoko Euskal Jaiak era askotako kultur eta kirol ekitaldiak iragartzen dituzte

Durangoko kaleak kirol tradizionalez, euskal dantzez, jolasez, kalejiraz eta kon­tzertuz beteko dira ekainaren 1etik 16ra ospatuko diren Euskal Jaiekin. Ekimenak 26. edizioa beteko du eta egitarauan “adin guztiei zuzendutako hogei jarduera baino gehiago” tartekatu dituzte.

Euskal Jaien programazioa ekainaren 1ean egingo den Marrazketa, Pintura eta Eskulanen eskola arteko XV. lehiaketako sari banaketarekin abiatuko da. Edizio honen hasiera ofiziala, hala ere, ekainaren 5ean izango da, eta egun horretan ‘Oltxiak’ pelikula emango da Kurutziaga Ikastolako Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat; Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen pastorala eta San Antonio Ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek euskal kanta eskainiko dituzte ‘Loraldia eskola’ goiburupean

Alpino Tabira mendi taldeak antolatutako ‘Udalatx Ura eta Atxa’ eta ‘Amaiurko bidea’ dokumentalen emanaldiak ekainaren 6an izango dira.

Ekainaren 7an Auzo Alai elkarteak antolatutako eskulanen ‘Jolas eguna’ egingo da San Ignazio parkean, eta Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan XIII. ‘Peter Memoriala’ pilota txapelketaren hainbat kategorietako finalak jokatuko dira.

Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan jokatuko diren XX. zesta punta txapelketarekin eta euskal pilota maratoiarekin abiatuko da ekainaren 8ko egitaraua. Arratsaldean, Euskal dan­tzen erakustaldia egongo da Andra Mariko elizpean Zuberoako Muskildiko taldearen eta Durangoko Tronperriren eskutik, eta eguneko ekitaldiak osatzeko txistu kontzertua izango da San Agustin kulturgunean, Silboberri txistu elkartea eta Mielotxin folk taldeak antolatuta.

Lehen asteko egitaraua osatzeko Tabira Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, ekainak 9, Andra Mariko elizpean.

Euskal Jaien bigarren asteko egitaraua eguaztenean, ekainaren 12an, abiatuko da 11:45etik 12:45era Ezkurdiko kioskoan egingo den Euskal musikaren festarekin, ekitaldian Oihan Vega izango dela.

“Balio kulturalak”

Eguenean, ekainaren 13an, San Jose Jesuitak Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak ‘Baserriko jokoak’ ekimenean parte hartuko dute 9:30etatik aurrera Ezkurdi plazan, eta 10:00etatik aurrera Landako eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ‘Jolas tradizionalak’ praktikatuko dituzte Landakoko kiroldegian.

Barikuan eta zapatuan, ekainak 14 eta 15, ‘Jolas eguna’k egongo dira Otamotzena eta San Fausto Auzoetan, hurrenez hurren. Zapatuko egitaraua Eixu artisauen elkarteak eguerdian hasita Andra Mariko elizpean egingo duen Artisau Azokarekin eta forja erakustaldiarekin abiatuko da.

Durangoko hainbat lekutan egingo diren kalejira eta dan­tza erakustaldiak ere eguerdian hasiko dira, eta 13:00etatik aurrera egingo dute Kuadrilla Eguneko triki poteoa, herri baz­karia, herri jolasak eta elektrotxarangaren kalejira.

Arratsaldeko 19:00etan gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietako Euskadiko herri kirol txapelketa jokatuko da Ezkurdi plazan.

XXVI. Euskal Jaiak ekainaren 16an amaituko dira, eguerdian Plateruena kultur aterpean egingo den Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketarekin, eta 19:00etan hasita Durangoko Orfeoiak Andra Mari basilikan Joseph Haydnen ‘Missa in tempore belli (Paukenmesse)’ obraren kontzertuarekin.

Euskal Jaietako egitarauarekin “Euskal kultura eta euskara sustatzen duten elkarte guztiek urtean zehar egiten duten lan garrantzitsua aitortu eta nabarmendu nahi dugu”, Mireia Elkoroiribe alkatea eta Jesica Ruiz alkateordearen esanetan. Parte hartzen duten elkarteek “tradizioak, hizkun­tza eta balio kulturalak zain­tzeko eta sustatzeko” egiten duten lana azpimarratzeaz gain, bere “lan nekaezina” ere goraipatu dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados