Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala

Durangok euskararen aldeko apustua indartu du kudeaketa integraleko eredu berri batekin

Durangoko Udaleko gobernu taldeak euskara sustatzeko konpromisoa berretsi du, euskara udal politiken barruan maila altuagoan kokatzen duen berrantolaketa estrategiko baten bidez. Aldaketa honek euskara hezkuntza, kultura, kirola eta gazteria bezalako funtsezko arloetan zeharka txertatzeko beharrari erantzuten dio, bere garapena eta sendotzea bermatzeko.

“Euskarari dimentsio berri bat eman nahi diogu. Orain arte eremu isolatu bezala tratatu da, baina gure gobernuak argi dauka euskarak leku nagusia izan behar duela. Horregatik, maila gorenera eramango dugu, gure politika publikoen baitan elementu estruktural eta transbertsala bihurtuz “, adierazi du Paule Sanchez Euskara zinegotziak.

Arloa berrantolatzeak ez dakar Euskara Teknikaria lanpostua ezabatzea, baizik eta egungo beharrei hobeto erantzuten dien eredu bihurtzea. Herrigintzako koordinatzaile tekniko berriak euskararen eta hezkuntzaren gaineko erantzukizun zuzena hartuko du bere gain, ikuspegi estrategiko integralagoarekin.

“Ez da euskararen dinamizatzaile lanpostua kentzea, baizik eta hura garatzea eta udal organigramako kategoria gorenera igotzea. Zuzendaritza taldean sartuta, hezkuntza, kultura, kirola eta gazteria arloekin integrazio handiagoa lortuko dugu “, gazaldu du zinegotziak.

Kudeaketa eraginkorragoa

Gainera, Durangoko Udal Euskaltegiak eta euskararen plan estrategikoa garatzeko kontratatutako enpresak funtsezko zeregina betetzen jarraituko dute hizkuntzaren sustapenean. Helburua kudeaketa eraginkorragoa, koordinatuagoa eta moldagarriagoa bermatzea da, Udalaren hizkuntza-politiken eta hezkuntza-estrategien inplementazio bateratua ahalbidetuz.

Udalak euskararekin duen konpromisoak, antolaketa aldaketak ez ezik, aurrekontua indartzea ere badakar. Udal Euskaltegian eta euskararen sustapenean egindako inbertsioak gora egin du etengabe azken urteotan:

  Urtea   Euskaltegia (€)   Euskara (€)   Guztira (€)   Hazkundea (%)
  2021   699.773   327.485   1.027.258   –
  2022   699.402   330.728   1.030.130   +0,3%
  2023   733.886,81   344.785,53   1.078.672,34   +4,7%
  2024   767.716,58   358.062,64   1.125.779,22   +4,3%
  2025   800.404   364.727   1.165.131   +3,5%

 

2021etik, euskara bultzatzeko inbertsioa % 13 handitu da, eta Udalak haren sustapenaren eta garapenaren alde egindako apustu irmoa islatzen du.

Euskararen Kontseilua

Udal Gobernuak ere Euskaltegiarekiko lankidetza sendotu nahi du, bere ikusgarritasuna areagotuz, matrikulazioa sustatuz eta programa eta ikastaro berriak ezarriz. Era berean, legealdi honetan Euskararen Kontseiluaren jarduera berriro martxan jarri da, Durangon hizkuntza sustatzeko funtsezko gune gisa sendotuz.

“Ziur gaude berrantolaketa hau ez dela euskararen sustapenean atzerapausoa, baizik eta euskararen garapena modu eraginkor eta estrukturalagoan bermatuko duen bidea. Euskara lehentasuna da gobernu honentzat, eta ekintzekin erakusten ari gara”, amaitu du Sanchezek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. 245 matriculados

    800.000 euros para 245 matriculados.
    Y eso que ahia hay 70 más.
    ¿Es rentable?

    Deja una Respuesta
  2. Kemen

    Lotsagabeak. Hizkuntza Politikarako sailburuordearen onespena duzue? Ezinezkoa da zeregin horiek guztiak pertsona batek kudeatzea. ERABILERA PLANA non? KEMENen arabera, ERABILERA eta KUDEAKETA dira ardatz. Durangoko Udalaren kudeaketan euskararen erabilera errotuta dago? zeharlerro da? Hor aipatu ez dituzuen arloetan (hirigintza, berdintasuna, gizarte ongizate,…. ) errotuta dago? Hor ez da behar euskararik? Eso mejor en castellano para acabar antes e ir al grano. Durangoko euskalgintzak argudio sendoekin horri aurre egin ezean, orduan isilik eta aurrera. Profesionaltasuna, duintasuna. Merezi duguna daukagu. Durangokoa naizela esateaz lotsatu. Lanpostu hori egokitu? Bai, jakina. Zelan? Euskara zerbitzu sendo bat osatuta, alkatetzaren pean, lidergoa daukan figuraren alboan. Zergatik euskara eta hezkuntza-kirola-kultura? Eta gauza "serioak"? Erabilera plana non daukazue? Irakurri duzue erabilera planen markoa? Justu zuek egiten ari zaretenaren guztiz kontrakoa. Astakeria hutsa.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados